dcsimg
Image of Common Dandelion
Creatures » » Plants » » Dicotyledons » » Composite Family »

Common Dandelion

Taraxacum officinale Weber ex Wigg.

Txikoria-belar ( Basque )

provided by wikipedia EU

Txikoria-belarra, txikoria-orikatxa[1], sorgin-belarra [2], ahuntz-kornoa[3] edo mando-belarra[4] (Taraxacum officinale) Asteraceae familiako landare belarkara da. Martxotik urrira loratzen da. Askotan belar txartzat hartzen bada ere, landare honen hostoak jangarriak dira eta entsaladan zein beste barazkiekin egosita jan daitezke.[5] Dituen bertute medizinalak aspaldidanik ezagutzen dira. Erleek asko atsegin dute nektar ugari ematen duelako.

 src=
Txori-belarrekin entsalada

Deskribapena

Landare bizikorra da, 5 eta 40 cm artekoa. Oinaldean hostoen erroseta du. Hostoak luzangak dira eta ia osoak izatetik oso zatikatuta izan daitezke, ertza arotzaren zerra baten modukoa dutela. Loreak horiak dira eta kapitulu bakartietan hazten dira. Lore guztiak liguladunak dira. Forma desberdin ugaritan agertzen den arren, garai edo baxu, hosto estu edo dentso eta fruitu zuri, gorri edo grisekin, ezinezkoa da beste batekin nahastea.

Habitata

Belardiak, basoak eta leku belartsuak.

Banaketa

Eurasiar jatorrikoa bada ere, gaur egun Ipar Amerika, Hegoafrika, Hego Amerika, Zeelanda Berria, Australia eta Indian bertakoturik dago eta leku askotan inbaditzailetzat jotzen da [6]

Barietateak

Iruditegia

Erreferentziak

  1. Orotariko Euskal Hiztegia
  2. Lhande: "Frantsesez pissenlit deitzen duten belharrak hirur izen segurik baditu eskuaraz: ahuntz-kornoa, mando-belharra, sorgin-belharra" Orotariko Euskal Hiztegia
  3. Lhande: "Frantsesez pissenlit deitzen duten belharrak hirur izen segurik baditu eskuaraz: ahuntz-kornoa, mando-belharra, sorgin-belharra" Orotariko Euskal Hiztegia
  4. Nola erran
  5. (Frantsesez) François Couplan. Le régal végétal: Plantes sauvages comestibles, Edicions Ellebore, 2009. ISBN 978-2-86985-184-9
  6. Unesco.org: Kontuz espezie inbaditzaileekin
(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Txikoria-belar: Brief Summary ( Basque )

provided by wikipedia EU

Txikoria-belarra, txikoria-orikatxa, sorgin-belarra , ahuntz-kornoa edo mando-belarra (Taraxacum officinale) Asteraceae familiako landare belarkara da. Martxotik urrira loratzen da. Askotan belar txartzat hartzen bada ere, landare honen hostoak jangarriak dira eta entsaladan zein beste barazkiekin egosita jan daitezke. Dituen bertute medizinalak aspaldidanik ezagutzen dira. Erleek asko atsegin dute nektar ugari ematen duelako.

 src= Txori-belarrekin entsalada
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU