dcsimg

Mangifera indica ( Basque )

provided by wikipedia EU

Mangifera indica tropikoarteko landare bat da, mangoak sortzen dituen landareetako bat. Mamia, zuntz erakoa izan daiteke batzuetan. Hasieran, kolore berdea izaten du, eta, helduta dagoenean, berriz, hori edo laranja kolorekoa da. Bere mamia, fruitua oraindik erabat helduta ez dagoenean batipat, zertxobait garratza izan daiteke.

Asian du jatorria, Indian, batipat, eta hainbat barietate dauzka, hauetako asko, txerto bidez lortutakoak, irudian agertzen direnak bezala. Amerikako Tropikoarteko Lurraldean berez hazten dena, hori kolorekoa da, txerto bidez lortutako barietateak baino txikiagoa eta oso zapore gozokoa.

Bere uzta garaiak, maiatzean du gehiengo bat ipar hemisferioko latitude azpiekuatorialetan. Hau, berez, oso kontraesankorra da. Izan ere, ipar hemisferioan, garai hortan hasten baita euri garaia Gaussenen indize xerotermikoak dioen bezala, eta, beraz, fruituen heltzea, lehorte gehieneko hilabeteetan gertatuko litzateke. Zaporea ere, oso ezberdina da barietate bat eta beste baten artean. Adibidez, tamaina handiko mango baten usaia eta zaporea, almibarretan dagoen mertxika edo melokotoiaren oso antzekoa izango litzateke, baina testura lehorxeago batekin. Txerto bidez lorturiko mango barietate guzti hauek, garapen natural bidez lorturiko barietate baten ondorengoak izango lirateke. Venezuela eta Kolonbia aldean, pertsona askok, manga deitzen diote barietate honi. Eta hau, ez da landareak, jatorrizko tokian zuena baino klima mesedegarriagora mendetan lortu duen egokiera baino.

Zuhaitza

Beste zuhaitz batzuekin leihatu behar badu batik-bat, tamaina handia har dezakeen zuhaitza da mangoarena. 30 metroko garaierara hel daiteke. Hau guztia, klima beroa dagoen tokietan. Klima epeletan ez da hainbesteraino heltzen. Txina, Italia, Espainia eta AEBak dira zuhaitz hau landatzen den herrialdeetako batzuk, Tropikoarteko Lurraldetik kanpo.

Ezaugarri nutrizionalak

Kaloriatan baxua da, antioxidatzaileak, C bitamina eta B5 bitamina iristen ditu gorputzera. Oso egokia da azukreen metabolizaziorako, baita, epidermis edo larruazaleko arazoetarako ere.

 src=
A mango tree in full bloom in Kerala, India

Erreferentziak

(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Mangifera indica: Brief Summary ( Basque )