Erbinude zuria edo katazuria (Mustela erminea) ugaztun haragijalea da, mustelidoen familiakoa. Europan, Ipar Amerikan eta Asiako erdialdean bizi da.
Erbinudearen antzekoa da. 35 cm inguru izaten da luze. Oso ile bikaina du; arrea izaten du udan, eta zuri-zuri egiten zaio neguan, isatsaren muturrekoa izan ezik. Larrua, ilea dela eta, oso aintzat hartua da jantziak egiteko.[1]
Erbinude zuria edo katazuria (Mustela erminea) ugaztun haragijalea da, mustelidoen familiakoa. Europan, Ipar Amerikan eta Asiako erdialdean bizi da.
Erbinudearen antzekoa da. 35 cm inguru izaten da luze. Oso ile bikaina du; arrea izaten du udan, eta zuri-zuri egiten zaio neguan, isatsaren muturrekoa izan ezik. Larrua, ilea dela eta, oso aintzat hartua da jantziak egiteko.