Martin arrantzalea (Alcedo atthis) alcedinidae familiako hegaztia da, Eurasia, Iparraldeko Afrikan eta Asia hegoaldean bizi dena[1].
Hegazti koloretsua da. Burua, bizkarra eta buztana urdinak ditu, eta luma batzuek dizdira metalikoa dute. Azpialdea berriz laranja bizia da. Buruan eta eztarrian kolore zuriko lerro batzuk ere baditu. 15-19 zentimetroko luzera du, moko luzea eta buztana oso motza. Hego-zabalera 25 zentimetrotakoa da. Hankak oso motzak dira, kolore gorri bizikoak.
Arrain txikiak jaten ditu, hortik bere izena. Ibaiaren ertzetako zuhaitzetako adarretatik behatzen du eta arraina ikusterakoan eraso azkarra egiten du, arrakasta tasa handia duena. Arraintxoa harrapatu ondoren zuhaitz adarrera itzultzen da eta mokau bakarrean irensten du. Tarteka intsektuak eta krustazeo txikiak ere harrapatzen ditu.
Alcedo atthisek zazpi azpiespezie ezagun ditu:[2]
Martin arrantzalea (Alcedo atthis) alcedinidae familiako hegaztia da, Eurasia, Iparraldeko Afrikan eta Asia hegoaldean bizi dena.