dcsimg

Viola (generoa) ( Basque )

provided by wikipedia EU

Viola violazeoen (Violaceae) familiako landare loredunen genero bat da. Landare belarkarak dira, eta zurtoin herrestariak dituzte; hostoek peziolo luze edo laburrak dituzte, forma askotakoak. Loreak urdin ilunak, moreak, zuriak edo horiak izan daitezke, zurtoin luze eta finekoak. Espezie batzuen loreek lurrin goxoa dute, oso estimatua lurringintzan. Ospetsuak dira, adibidez Okzitaniako Tolosa inguruko bioletak. Landare apaingarri gisa erabiltzen da lorategietan eta lore-ontzietan (bioletak, pentsamenduak).

Nahiz eta orokorrean loreak udaberriarekin erlazionatzen ditugun, bioletak oso goiztiarrak dira eta negua iristearekin batera ikus ditzakegu bere lehen loreak gure zelaietan, udaberri-lore goiztiarrekin eta otsababarekin batera.[1]

Espezieak

 src=
Viola tricolor

Erreferentziak

  1. Fundazioa, Cristina Enea Uliako loreak ezagutzeko erakusketa - Cristina Enea Fundazioa . Noiz kontsultatua: 2017-04-02.
(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Viola (generoa): Brief Summary ( Basque )

provided by wikipedia EU

Viola violazeoen (Violaceae) familiako landare loredunen genero bat da. Landare belarkarak dira, eta zurtoin herrestariak dituzte; hostoek peziolo luze edo laburrak dituzte, forma askotakoak. Loreak urdin ilunak, moreak, zuriak edo horiak izan daitezke, zurtoin luze eta finekoak. Espezie batzuen loreek lurrin goxoa dute, oso estimatua lurringintzan. Ospetsuak dira, adibidez Okzitaniako Tolosa inguruko bioletak. Landare apaingarri gisa erabiltzen da lorategietan eta lore-ontzietan (bioletak, pentsamenduak).

Nahiz eta orokorrean loreak udaberriarekin erlazionatzen ditugun, bioletak oso goiztiarrak dira eta negua iristearekin batera ikus ditzakegu bere lehen loreak gure zelaietan, udaberri-lore goiztiarrekin eta otsababarekin batera.

license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU