Lasturrina (Acorus calamus) Acoraceae familiako landare bat da. Ugaria da Ipar hemisferioko eskualde epeletan.
Landare luzea da, eta ihien antza du. Ertz zorrotzeko hosto linealak ditu, iraunkorrak, oso puntadunak, usaintsuak, 25 mm inguruko zabalerakoak eta 10 cm inguruko luzerakoak. Loreak txikiak dira, lau bat milimetrokoak, berde-horixkak, eta espadize biluzi baten gainean agertzen dira kiribilean, espadizearen espata (kordotxa) gainetik irteten dela. Loreak antzuak dira, eta landarea errizomaren bidez ugaltzen da.
Zurtoina lurpean hedatzen da sustrai luze, mamitsu eta oso usaintsuko errizoma moduan. Sustraia, konfitaturik, gozogintzan erabiltzen da. Eta sustraia erabiltzen da, halaber, sendabelar gisa: beratzen utzita hartzen da bizigarri gisa, eta infusioan ere bai, digestioari laguntzeko. Sustraia anestesiko gisa erabili da, eta droga psikotropiko gisa ere bai, dosi handitan efektu haluzinagarriak baititu.
Mundu osoko eskualde borealetan hazten da, eta lurzoru hezeak eta ur geldiko kostak ditu gustuko.
Lasturrina (Acorus calamus) Acoraceae familiako landare bat da. Ugaria da Ipar hemisferioko eskualde epeletan.