dcsimg

Intsusa beltz ( Basque )

provided by wikipedia EU

Intsusa beltza (Sambucus nigra) sorterria Europan duen Adoxaceae familiaren zuhaixka-erako landare bat da. Toki hezeetan arin hazten da, baita lehorretan ere. Beti ere leku horiek eguzkitsuak badira. Europan, Asiako sartaldean (mendebaldean) eta Afrikako iparraldean dago hedatuta.

Lehen Caprifoliaceaen artean sartzen ziren Sambucus generoko landareak baina azken filogeni lanen arabera Adoxaceae familian sartzen dira.

Deskribapena

 src=
Intsusa beltzaren fruituak
 src=
Anduraren infruteszentziak

Intsusa 4-6 m garai izaten den (noizbait 10 metroko garaiera izatera heltzen bada ere) zuhaixka edo zuhaitz txiki hostogalkorra da. Enbor eta abarren azala gris argia eta leuna izaten da gaztea denean baina gero pitzadura luzangak izaten dituen gris latza. Hostoak bikoteka jarriak egoten dira adarretan, elkarren aurka kokatuak; 10–30 cm luze eta 5-7 (gutxitan 9) hostoxkez osatuak izaten dira; hostoxkak 5-12 cm luze, 3-5 cm zabal eta ertz zerradunekoak.

Bere loreak hermafroditak dira eta 10–25 cm-ko diametroa duten korinbo lau handitan sortzen dira udaren hasieran; lore bakoitza 5-6 mm-ko tamainakoa, zuria eta bost petalokoa izaten da; euliek lorautseztatzen dituzte.

Fruituak 3–5 mm-ko diametroko baia more ilun edo beltzak dira, udazken buruan aurki daitezke, pozoitsuak diren andurarenak ez bezala beherantz begiratzen duten infruteszentziatan. Behar den moduan prestatuta jangarriak dira eta garrantzi handiko janaria dira txori fruitujale askorentzat.

Azpiespezieak

Asian eta Iparramerikan intsusa beltzaren antzekoak diren Sambucus generoko beste espezie batzuk daude batzuetan Sambucus nigra intsusa beltzaren azpiespezietzat hartzen direnak. Esate baterako, Mexikoko intsusa urdina, Sambucus mexicana, gaur egun jeneralean S. nigra espeziearen azpiespezie bat edo biz osatuta dagoela uste da, canadensis azpiespeziea[1] eta. caerulea.azpiespeziea[2]

Erabilerak

Sukaldaritza

Intsusa beltzaren baiak egosi eta gero jan daitezke eta marmeladak egiteko erabiltzen dira. Tartatan ere erabiltzen dira, masustekin eta sagarrekin batera gozoak dira eta. Ondo helduta egonez gero, gordinik ere jan ei daitezke, baina ondu baino lehen pozoitsuak dira, landarearen zati orlegi guztiak legez.

Europako iparraldean eta Balkanetan infloreszentziak infusioan erabili ohi dira, asko erabiltzen den edari freskagarria sortuz. Europan uraz diluituta edaten den ziropa egiten da loreez. Tradiziozko edari onen onarpena dela eta, enpresa batzuek hasi dira ekoizten eta saltzen intsusa beltzaren loreez zapore hartutako edariak (Fanta Shokata, Freaky Fläder).

Loreak irabiatu batekin frijituak ere jan daitezke. Eskandinavian eta Alemanian intsusa beltzaren baiez egindako sopak ohizkoak dira (adibidez Alemaniako Fliederbeersuppea).

Bai loreak eta bai fruituak intsusa ardoa egiteko erabili ahal dira, eta Hungarian intsusa-paitarra ere egiten da. Suediako hego-mendebaldean ere, egiten da intsusa beltzaren loreez zapore berezia hartzen duen paitar bat.

 src=
Sendagarri bezala erabiltzen den Auricularia auricula-judae onddoa sarritan agertzen da intsusa beltzetan

Medikuntza

Landare hau herri askotan izan da erabilia eta belar-biltzaile askok erabili dute landare sendagarri legez.[3][4]

Azala, hostoak, loreak, fruituak eta zuztarren erauzkinak erabiltzen dira bronkitis, eztul, arnas aparatuko goi parteko infekzio eta sukarraren aurka.

Loreak erabil daitezke belar tearen antzeko edaria egiteko, hotzeriek eta sukarrak eragindako hanturen aurka erabiltzeko.[5]

 src=
H. Sambuci onddoak gaixotutako intsusa beltza].

Gaitzak

Beste Intsusa mota batzuk bezala, Intsusa beltza ere gaixotzen du batzuetan Hyphodontia sambuci onddoak.

Erreferentziak

(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Intsusa beltz: Brief Summary ( Basque )

provided by wikipedia EU

Intsusa beltza (Sambucus nigra) sorterria Europan duen Adoxaceae familiaren zuhaixka-erako landare bat da. Toki hezeetan arin hazten da, baita lehorretan ere. Beti ere leku horiek eguzkitsuak badira. Europan, Asiako sartaldean (mendebaldean) eta Afrikako iparraldean dago hedatuta.

Lehen Caprifoliaceaen artean sartzen ziren Sambucus generoko landareak baina azken filogeni lanen arabera Adoxaceae familian sartzen dira.

license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU