dcsimg
Image of Locust Borer
Creatures » » Animal »

Arthropods

Arthropoda

Artropodo ( Basque )

provided by wikipedia EU

Artropodoak (antzinako grezieraz: ἄρθρον, arthron, "artikulazio" eta πούς, podos, "hanka") exoeskeleto bat, gorputz segmentatua eta apendize bikoitiak dituzten animalia ornogabeak dira. Artropodoek Euarthropoda filuma osatzen dute[1][2], eta euren barruan intsektuak, araknidoak, miriapodoak eta krustazeoak daude, besteak beste. Hasiera batean Arthropoda terminoa Euartropodoak eta onikoforoak izendatzeko erabili zen. Artropodoen ezaugarririk nabarmenena artikulatutako adarrak eta kitinaz osatutako kutikulak dira, batzuetan kaltzio karbonatoan mineralizatzen direnak. Artropodoen gorputz-planak segmentuak ditu, horietako bakoitza apendize pare batekin. Kutikula zurrunak hazkuntza gelditzen du, beraz artropodoek mudak egiten dituzte erregularki. Simetria bilaterala dute, eta gorputzak kanpo eskeletoa du. Espezie batzuek hegalak dituzte.

Bere aldakortasunari esker, elkarketa-ekologiko guztietako espezierik ohikoenak bihurtu dira ingurune gehienetan. Gutxi gorabehera milioi bat espezie deskribatu dira, eta animalia espezie guztien %80 baino gehiago dira. Horietako batzuk, beste animalia gehienek ez bezala, giro lehorrean arrakasta handia dute. Artropodoak neurriz aldatzen dira Stygotantulus krustazeo mikroskopikotik Japoniako Macrocheira kaempferi karramarro erraldoiraino.

Artropodoen barne kabitate nagusia hemozeloa da, bere barne-organoak biltzen dituena; bertatik, odolaren analogoa den hemolinfak zirkulatzen du. Euren zirkulazio-sistema irekia da. Kanpoko egituran gertatzen den bezala, artropodoen barne organoak ere errepikapen bidez eratu ohi dira. Euren nerbio-sistema eskailera baten antzekoa da, nerbio-korda bentralen bikoteekin segmentu guztietan, ganglio parea sortuz segmentu bakoitzean. Burua segmentu kopuru ezberdinen fusio bidez osatzen dira, eta euren garuna ganglio horietako batzuen batuketatik osatzen da, esofagoaren inguruan. Arnasketa-sistema eta iraizketa-sistemak aldakorrak dira artropodo ezberdinetan, batez ere euren ingurunearen eta osatzen dute subfilumaren araberakoa. Ikusmena begi-konposatu eta begi-sinpleen konbinazio batekin eman ohi da: espezie gehienetan ocelliek argia nondik datorren zehaztu dezakete, eta begi-konposatuak dira informazio iturririk nagusiena, baina armiarmen begi nagusiak ocelli sinpleak dira. Artropodoek sentsore kimiko eta mekaniko kopuru handia dute, gehienak euren septuen modifikazio bidez lortuak. Artropodoen ugalketa anitza da; espezie lurtar guztiek barne ernalketa dute, baina gehienetan lurrera botatzen diren espermatozoideak apendize batekin hartuz lortzen da, sarketa bidez izan beharrean.

Artropodoen arbaso ebolutiboa Kanbriar garaikoa da. Taldea monofiletikoa dela uste da, eta ikerketa askok proposatzen dute artropodoak eta Cycloneuralia (edo bere barneko kladoak) Ecdysozoa superfilumean sailkatu beharko liratekeela. Orokorrean, hala ere, Metazoaren oinarrizko harremanak zeintzuk diren ez da ondo ebaztu, momentuz. Artropodoen barne taldeen arteko harremanak ere eztabaidagarriak dira oraindik ere. Espezie urtarrek barne zein kanpo ernalketa erabiltzen dute. Artropodo gehienek arrautzak uzten dituzte, baina eskorpioek amaren barruan hazi diren kumeak erditzen dituzte. Artropodo kumeen egitura oso ezberdina izan daiteke, batzuk helduen bertsio txikiak dira, biana beste batzuek metaforfosi osoa izaten dute kume itxuratik heldu itxurara. Eskorpioak kumeengatik kezkatzen diren bitartean, beste espezie askotan ez dago inongo ardurarik hurrengo belaunaldiarekiko.

Artropodoak oso garrantzitsuak dira gizakien elikadurarako, zuzenean elikagai gisa edo jaten diren fruituen polinizazioa eginez. Espezie batzuek gaixotasunak hedatzen dituzte, gizaki, etxabere edo nekazaritza-produktuetan.

Deskribapena

Artropodoen gorputz segmentatua dute eta segmentu bakoitzak adarrak ditu[3]. Bihotza alde dortsalean (goikaldean) dute eta nerbio-sistema bentralean (behekaldean). Artropodo guztiek exoeskeleto bat dute euren gorputza. Exoeskeleto hau kitinaz osatua dago, glukosaminazko polimero bat[4]. Artropodoek, noizbehinka, euren exoeskeletoa apurtu, atera eta handiagoa den beste bat eraikitzen dute. Sistema honek artropodoei lehortzea eragozten die, baina baita gehiegi hazten ere.

Dibertsitatea

Artropodo espezie kopuruaren estimazioak oso aldakorrak dira; txikienak dio 1.170.000 espezie inguru direla, baina badira 5 edo 10 milioi direla dioten ikerketak ere, espezie bizidun guztien %80 inguru[5][6]. Espezie kopuru zehatza zein den kalkulu zaila da. Izan re, mundu mailan erabiltzen diren zentsu-sistemak ezberdinak dira, eta batzuetan leku zehatz batean egiten diren kontaketak mundu osorako baliagarritzat hartzen dira. 1992an egindako ikerketa batek zioen bakarrik Costa Rican 500.000 animalia eta landare espezie zeudela, horietatik 365.000 artropodoak[7].

Itsasoan, ur gezan, lehorrean eta aireko ekosistematan kide garrantzitsuak dira, eta ingurune lehorrera adaptatu diren bi animalia talde handietako bat da; bestea Amniota da, narrastiak, hegaztiak eta ugaztunak batzen dituen taldea[8]. Artropodoen barneko azpi-talde bakar bat, intsektuak, lehorreko eta ur-gezako ingurune guztietan espezie gehien dituena da. Intsekturik arinenak 25 mikrogramo pisatzen ditu[9], pisutsuenak 70 gramo dituen bitartean[10]. Krustazeo batzuk handiagoak dira; adibidez, Japoniako karramarro erraldoiak 4 metroko hankak izan ditzake, eta Homarus americanusak 20 kilogramoko pisua izan dezake.

Segmentazioa

Artropodo guztien enbrioiak segmentatuak dira, modulu errepikatuen segida batez eratuak. Gaur egun bizi diren artropodo guztien azken arabaso komunak, ziurrenik, diferentziatu gabeko segmentuz osatua zegoen, bakoitza adar gisa funtzionatzen zuen apendize pare batekin. Hala ere, ezagutzen ditugun artropodo bizidun eta fosil guztiek tagma izeneko segmentuetan taldekatuta dituzte segmentu horiek, eta adarrek espezializazioren bat dute[8].

Intsektu gehienen hiru ataletako itxura eta armiarmen bi partetako itxura taldekatzeko honen ondorioa da[11]; berez, ez dago kanpo segmentazio itxurarik akaroetan[8]. Artropodoek badituzte bi gorputz-elementu ez direna errepikatutako segmentuen parte, prostomioa gorputzaren aurrealdean, ahoaren aurretik, eta telsona atzean, ipurtzuloaren atzetik. Begiak prostomioaren gainean daude[8].

Arnasketa eta zirkulazioa

Artropodoek sistema zirkulatorio ireki bat daukate. Euren odola kuprean oinarrituta dago eta bere bulkada egiteko gorputzan zehar dauden hainbat bihotzek eragiten dute. Odola modu zuzenean dago kontaktuan ehun guztiekin. Artropodoak protostomak dira, hau da, gorputzaren barnekaldean espazioa dute, baina hau oso txikia da eta iraitz eta ugalketa aparatuei loturik dago. Era berean begiak dituzte kanpokaldean eta telson izeneko segmentu bat gorputzaren atzekaldean. Segmentu bakoitzak apendize pare bat ditu, baina batzuetan apendizetako bat galdu egin da eboluzioan zehar (unirramioak).

Sailkapena

Gaur egun honako sailkapen hau proposatzen da artropodoentzat:

Phylum Arthropoda

Autore batzuek Myriapoda eta Hexapoda talde berdinean sartzen dute, Uniramia izeneko azpiphylumean, hain zuzen ere.

Artropodoen arteko erlazioa

Oraindik dauden erlazioak oso argi ez badaude ere (autore batzuek unirramioak Onychophorarekin erlazionatzen dute), hainbat gauza nahiko ziurtzat ematen dira.

Tradizionalki anelidoak oso gertu dauden senide gisa hartu izan dira, biek dutelako segmentazioa gorputzean. Hala ere, gaur egun, eboluzio konbergentea dela uste da. Artropodoak pseudozelomatuak dira eta beraz hauekin ere erlazionaturik daudela uste da. (Ikusi Ecdyosozoa eta Articulata).

Sailkapena egiten dutenen arabera dauden 5 azpitaldeak (Trilobita, Chelicerata, Myriapoda, Hexapoda, eta Crustacea) batzuetan azpiphyla moduan sailkatzen dira eta beste batzuetan klase moduan, autoreraren irizpidearen arabera.

Burguess Shaleko Kanbriarreko artropodo askok ez dute gaur egungo taldeekin harremanik eta euren sailkapenerako hainbat autorek azpiphylum berriak eraikitzea proposatu dute.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Ortega‐Hernández, Javier (2016) «Making sense of ‘lower’ and ‘upper’ stem-group Euarthropoda, with comments on the strict use of the name Arthropoda von Siebold, 1848» Biological Reviews (1): 255–273 doi:10.1111/brv.12168 ISSN 1469-185X . Noiz kontsultatua: 2019-04-13.
  2. (Ingelesez) Javier Ortega-Hernández; Smith, Martin R. (2014-10) «Hallucigenia’s onychophoran-like claws and the case for Tactopoda» Nature (7522): 363–366 doi:10.1038/nature13576 ISSN 1476-4687 . Noiz kontsultatua: 2019-04-13.
  3. Valentine, James W. (2004) On the origin of phyla University of Chicago Press ISBN 0226845486 PMC 52821100 . Noiz kontsultatua: 2019-04-13.
  4. (Ingelesez) Cutler, B. (1980-08-01) «Arthropod cuticle features and arthropod monophyly» Experientia (8): 953–953 doi:10.1007/BF01953812 ISSN 1420-9071 . Noiz kontsultatua: 2019-04-13.
  5. «The Arthropod Story» evolution.berkeley.edu . Noiz kontsultatua: 2019-04-13.
  6. (Ingelesez) Ødegaard, Frode (2000-12-01) «How many species of arthropods? Erwin's estimate revised» Biological Journal of the Linnean Society (4): 583–597 doi:10.1111/j.1095-8312.2000.tb01279.x ISSN 0024-4066 . Noiz kontsultatua: 2019-04-13.
  7. Thompson, John N. (1994) The coevolutionary process University of Chicago Press ISBN 9780226797670 PMC 593240132 . Noiz kontsultatua: 2019-04-13.
  8. a b c d Ruppert, Edward E. (2004) Invertebrate zoology : a functional evolutionary approach (7th ed. argitaraldia) Thomson-Brooks/Cole ISBN 0030259827 PMC 53021401 . Noiz kontsultatua: 2019-04-13.
  9. Schmidt-Nielsen, Knut, 1915-2007. (1984) Scaling, why is animal size so important? Cambridge University Press ISBN 0521266572 PMC 10697247 . Noiz kontsultatua: 2019-04-13.
  10. «Chapter 30: Largest | The University of Florida Book of Insect Records | Department of Entomology & Nematology | UF/IFAS» entnemdept.ufl.edu . Noiz kontsultatua: 2019-04-13.
  11. Gould, Stephen J. (2014-02-25) «BAI BIZI ZORAGARRIA» Katakrak . Noiz kontsultatua: 2019-04-18.
(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Artropodo: Brief Summary ( Basque )

provided by wikipedia EU

Artropodoak (antzinako grezieraz: ἄρθρον, arthron, "artikulazio" eta πούς, podos, "hanka") exoeskeleto bat, gorputz segmentatua eta apendize bikoitiak dituzten animalia ornogabeak dira. Artropodoek Euarthropoda filuma osatzen dute, eta euren barruan intsektuak, araknidoak, miriapodoak eta krustazeoak daude, besteak beste. Hasiera batean Arthropoda terminoa Euartropodoak eta onikoforoak izendatzeko erabili zen. Artropodoen ezaugarririk nabarmenena artikulatutako adarrak eta kitinaz osatutako kutikulak dira, batzuetan kaltzio karbonatoan mineralizatzen direnak. Artropodoen gorputz-planak segmentuak ditu, horietako bakoitza apendize pare batekin. Kutikula zurrunak hazkuntza gelditzen du, beraz artropodoek mudak egiten dituzte erregularki. Simetria bilaterala dute, eta gorputzak kanpo eskeletoa du. Espezie batzuek hegalak dituzte.