Marsupialia ugaztunen barruko infraklase bat dira. Behe Kretazeoan agertu ziren Ipar Amerikan eta gaur egun Metatheria infraklasearen sinonimotzat hartzen da, bizirik dauden bakarrak direlako. Euren ahaiderik gertukoenak gaur egun Eutheria infraklasekoak dira. Bi hauek Theria azpiklasea osatzen dute, Monotremata kenduta ugaztun guztiak biltzen dituen taldea.
260 eta 280 espezie artean daude, horietatik 200 Australia eta inguruko uharteetan. Hego Amerikan hainbat espezie daude eta bakarra aurki daiteke Ipar Amerikan.
Euren ezaugarri nagusa kumeak martsupio batean garatzen direla, ugatzari lotuak.