Homo gaur egungo gizakiak eta bere ahaiderik gertukoenak barnebiltzen dituen Primate hominidoen generoa da. Generoa orain dela 2,3 edo 2,4 milioi urte sortu zela uste da, Australopithecus arbaso batetik, ziurrenik Homo habilisen antza zuen izakiren bat. Uste denez Homo habilis litzateke Australopithecus garhiren zuzeneko oinordeko bat, orain dela 2,5 milioi urte bizi izan zen animalia bat. Bi espezieen arteko desberdintasunik handiena burmuin kapazitatearen areagotzea izan zen, 450 cctik 600 cc.ra. Homo generoan garun bolumena berriro bikoiztu zen Homo heidelbergensisean, orain dela 600.000 urte bizi izan zena. Hala ere 2010eko maiatzan Homo gautengensis izeneko espeziea aurkitu zen, oraindik zaharragoa litzatekeen espezie bat.
Homoren sorrera Olduvaiko industriaren sorrerarekin bat egiten du eta beraz, definizioz, Behe Paleolitoaren hasierarekin. Hala ere Etiopian aurkitutako hainbat ebidentziek esaten duten orain dela 3,39 miloi urteko harrizko tresnak ere badirela. Homoren hasierako pausoak Kuaternarioko glaziazioarekin batera eman ziren.
Homo sapiensa ezik, espezie guztiak desagertu dira jada. Homo neanderthalensis, tradizionalki azken ahaide gisa ezagutu dena, orain dela 24.000 urte inguru desagertu zen. Orain dela gutxi deskribatu den beste balizko espezie bat, Homo floresiensis, 2003an aurkitua, orain dela 12.000 urte desagertu zela dirudi. Denisovan aurkitutako Homininia, 2010eko martxoan, beste arbaso baten aurrean koka gaitzake.
Espezie batzuen estatusa (Homo rudolfensis, Homo ergaster, Homo georgicus, Homo antecessor, Homo cepranensis, Homo rhodesiensis eta Homo floresiensis) oraindik eztabaidagai da. Homo heidelbergensis eta Homo neanderthalensis harreman estua dute elkarrekin, eta biztuetan Homo sapiens espeziaren azpiespezietzat hartzen dira. Orin dela gutxi, Vindija leizeko Neanderthal gizaki baten ADN nuklearra sekuentziatu da, eta Homo sapiens ADNarekin erkatuz alelo eratorrien %30 bien leinukoak direla baieztatu da. Sekuentzia handi honek bien espezieen arteko harremana adieraz dezake[1].
Espezie hauen artean daude: