Kuku-belarra (Aquilegia vulgaris) aquilegia generoko espezie bat da, Ranunculaceae familiakoa, jatorriz Europako eta Asiako zona epeletakoa.
Landare belarkara da, bizikorra eta adarkatua, 35-150 cm ingurukoa. Zurtoin eta hostoek ia ez dute ilerik edo gutxi izaten dituzte. Hostoak berde ilunak dira, behealdekoak handiak eta txortendunak, goialdekoak hirugingildunak. Lore-zurtoina zuzena da, 3-6 cm ingurukoa, eta bertan hainbat lore handi sortzen dira taldekatuta. Loreak urdin bioleta izaten dira, inoizka zuriak, eta 5 ezproi gakodun, petalo-itxurako sepaloak eta estaminodio kamutsak dituzte.
Antzina sendabelar gisa erabili zen: eskorbutoaren kontra, janguraren estimulatzaile, diuretiko, sudorifiko; baina, egun erabiltze mugatua du, pozoitsu egiten duen azido zianhidrikoa duelako.
Kuku-belarra (Aquilegia vulgaris) aquilegia generoko espezie bat da, Ranunculaceae familiakoa, jatorriz Europako eta Asiako zona epeletakoa.