Pleuronektiformeak edo arrain zapalak (Pleuronectiformes) arrain aktinopterigioen ordena bat dira. Aditu batzuek Perciformes ordenaren azpiordenatzat jotzen dute. 400 espezie baino gehiago dira eta zenbaitek, platuxak, mihi-arrainak, erreboiloak, oilarrak eta halibutak esate baterako, interes komertziala dute.
Gorputza zapal eta zabala dute. Gorputzaren gaineko aldean dituzte bi begiak. Ahoa alde batera okertua dute. Kolorez marroixkak izaten dira gaineko aldetik, eta zurixkak azpiko aldetik. Batzuk itsasoaren hondoan kamuflaturik bizi dira.
ITISen arabera[1]:
Erreboilo arrunta (Psetta maxima)
Mihi-arraina (Solea solea)
Platuxa latza (Platichthys flesus)