Arabazozo beltza (Sturnus unicolor) sturnidae familiako hegazti paseriformea da, Iberiar penintsulan, ipar-mendebaldeko Afrikan, Sizilian, Sardinian eta Korsikan bizi dena[1].
Europa aldean nagusi den arabazozo pikartarengandik bereizten duen ezaugarri nagusia bere kolore beltza da. Neguan pinporta argiago batzuk izaten ditu baina udan desagertzen zaizkio. 21-23 zentimetrotako luzera du eta 70-100 gramotako pisua. Hanka arroxak ditu eta mokoa horixka da.
Hegazti-saldo handiak eratzen ditu eta oso zaratatsua da. Orojalea da, animalia ornogabeak eta fruituak jaten ditu.
Arabazozo beltza (Sturnus unicolor) sturnidae familiako hegazti paseriformea da, Iberiar penintsulan, ipar-mendebaldeko Afrikan, Sizilian, Sardinian eta Korsikan bizi dena.