dcsimg

Buztanikara zuri ( الباسكية )

المقدمة من wikipedia EU

Buztanikara zuria (Motacilla alba) motacillidae familiako hegazti paseriformea da, Eurasian eta iparraldeko Afrikan bizi dena.[1]

Euskal Herrian oso arrunta den zuri-beltz koloreko txori honek gorputz arina eta isats eta hanka luzeak ditu. Habiagile arrunta Euskal Herri osoan. Zelai eta landa eremuetan ez ezik, gizakiagandik gertu ere aurkituko dugu askotan: teilatuetan, huntzez estalitako paretetako zuloetan, errepide bazterretan, herriguneetako berdeguneetan, golf zelaietan...[2][3] 18 cm luze da eta 23 gramo pisatzen du. Ohitura du alarma ohatsekin belatzak, belatz gorriak eta zapelatzak salatzeko, baita beraien atzetik joateko eta egiteko ere.[4]

Letoniako hegazti nazionala da.

Beste izen batzuk

Oinez ibiltzen denean buztan luzea gora-behera nabarmen kulunkatzen duenez beste hainbat izen ditu beti ibilkera horrekin lotuta. Adibidez: Bizkaiko herri batzuetan eperdikara eta txantxaloka izenak hartzen ditu.[5][6] Nafarroan ipurdantzari. Baina beste izen-aldaera asko ere jaso ditu: Apaiztxori, Buztainka, Buztalinkera, Buztanika, Buztanluze, Damatxori, Errekatxori, Ildotxori, Itzain-txori, Karreteratxori, Labradore, Txirrita, Urtxori.[3]

Taxonomia

Buztanikara zuriak hamaika azpiespezie ditu:

Izena Hedapena Irudia Motacilla alba alba Europa osoa, Iberiar penintsulatik Ural mendietara Motacilla alba alba.JPG Motacilla alba yarrellii Britainia Handia eta Irlanda Pied Wagtail rear view 700.jpg Motacilla alba dukhunensis Mendebaldeko Siberia eta ekialdeko Kaspiar itsasoa Motacilla alba persica Iran MotacillaAlbaPersica.jpg Motacilla alba subpersonata Maroko Motacilla alba personata Hindu Kush, Tian Shan, Altai mendiak White wagtail - Male (Non-breeding- personata race) at Hodal- I IMG 9164.jpg Motacilla alba alboides Himalaia Motacilla alba baicalensis Baikal eta Mongolia Motacilla alba ocularis Siberia, ekialdeko Errusia eta Alaska Motacilla alba lugens Ekialdeko Errusia, Kamtxatka, Kurilak, Sakhalin, Japonia Hakusekirei 06f5184cav.jpg Motacilla alba leucopsis Txina, Koreako penintsula, Taiwan, Japonia, India eta Ozeania White Wagtail- (Non-breeding- leucopsis race) at Kolkata I1 IMG 5597.jpg

Erreferentziak

  1. BirdLife International (2008). Motacilla alba. IUCN 2008. IUCN Red List of Threatened Species
  2. Jon., Larrañaga, ([1996]) Euskal herriko fauna : (ornodun lehortarrak) : anfibioak, narrastiak, hegaztiak, ugaztunak Elhuyar Kultur Elkartea ISBN 8487114091.
  3. a b Buztanikara zuria Txoriak.eus . Noiz kontsultatua: 2017-08-30.
  4. de Vicente de Viana, Joseba Gurutz (2009) Kristina Enea-Gladys Parkea. Historia-Flora-Fauna Haritzalde Naturzaleen Elkartea 524-525. or. ISBN 978-84-613-2455-2.
  5. «Eperdikara», Orotariko Euskal Hiztegia.
  6. «Txantxaloka», Orotariko Euskal Hiztegia.


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
ترخيص
cc-by-sa-3.0
حقوق النشر
Wikipediako egileak eta editoreak
النص الأصلي
زيارة المصدر
موقع الشريك
wikipedia EU

Buztanikara zuri: Brief Summary ( الباسكية )

المقدمة من wikipedia EU

Buztanikara zuria (Motacilla alba) motacillidae familiako hegazti paseriformea da, Eurasian eta iparraldeko Afrikan bizi dena.

Euskal Herrian oso arrunta den zuri-beltz koloreko txori honek gorputz arina eta isats eta hanka luzeak ditu. Habiagile arrunta Euskal Herri osoan. Zelai eta landa eremuetan ez ezik, gizakiagandik gertu ere aurkituko dugu askotan: teilatuetan, huntzez estalitako paretetako zuloetan, errepide bazterretan, herriguneetako berdeguneetan, golf zelaietan... 18 cm luze da eta 23 gramo pisatzen du. Ohitura du alarma ohatsekin belatzak, belatz gorriak eta zapelatzak salatzeko, baita beraien atzetik joateko eta egiteko ere.

Letoniako hegazti nazionala da.

ترخيص
cc-by-sa-3.0
حقوق النشر
Wikipediako egileak eta editoreak
النص الأصلي
زيارة المصدر
موقع الشريك
wikipedia EU