Kapibara (Hydrochoerus hydrochaeris) ezagutzen den karraskaririk handiena da, Caviidae familiakoa. Karraskarien barruko Hydrochoerinae azpifamilia eta Caviidae familian sailkatuta dago.
1,20 metro luze izan daiteke, eta 50 cm altu. 100 kilorainoko pisua izan dezake. Buruhandia eta belarrimotza da. Oso ebakortz luzeak izaten ditu. Zerriak dituenaren antzeko zurdak ditu, latzak eta kolorez marroiak. Behatzak zapalak ditu, igerian ondo egiteko egokituak.
Aintzira eta zingira inguruetan ibiltzen da familia-taldeak osatuz, Hego Ameriketan. Landarea janez elikatzen da. Gaur egun, haragitarako hazten da.