Candida albicans Candida generoko onddo mikroskopikoa da, kandidiasi izeneko gaitza sortzen duena.
Onddo hau gure organismoaren biztanle komentsala da eta gorputzaren atal desberdinak kolonizatzen ditu inongo gaitzik sortu gabe: ahoa, heste lodia eta bagina, esaterako. Bertan, kopuru txikietan dago eta -egoera normaletan- ez du gaixotasunik eragiten.
Immunitate-sistema ahuldua duten gizabanakoengan (HIESa dutenak, minbizidunak, diabetes larria dutenak, transplantatuak...), bereziki, Candida albicansek kandidiasi eragin dezake. Ohikoa da ere gaitz hori agertzea haien flora bakteriarra desorekatuta duten pertsonengan (antibiotikoak luzaro hartu dutenengan, adibidez).
Candida albicans legamien taldeko onddoa da. Legamiak onddo mikroskopikoak dira, berezko ezaugarri morfologiko eta fisiologiko dituztenak.
Morfologiari dagokionez, Candida albicans polimorfikoa da, morfologia desberdinak ditu. Esaterako, infektatzen duenean morfologia haritsua du, baina laborategiko hazkuntza-inguruetan hazten denean zelulabakarra da, zelula isolatuetan agertu ohi da [1]. Era berean, zelula bakar horiek itxura desberdinak har ditzakete: biribilak, oboideak, etab.
Onddo honen andui batzuen genoma sekuentziatu da dagoeneko [2]. Eukariota izanik, onddoak 8 kromosoma-bikote ditu, eta 6400 gene inguru.
Nahiz eta patogeno hertsia ez izan, Candida albicans mikrobio oportunista da. Horrek esan nahi du gaitza (kandidiasia) sor dezakeela aldeko baldintzak dituenean.
Bi dira kandidiasia harrapatzeko joera handiagoak dituzten gaixoak:
Kandidiasiak gorputzeko hainbat atali eraso diezaioke: ahoari, digestio-aparatuari, baginari eta larruazalari.
Immunitate-sistema indartsua duten gizabanakoengan kandidiasia erraz sendatzen da, baina immunogutxituengan septizemia eta beste ondorio larri batzuk eragin ditzake. Azken kasu honetan tratamendua askoz zailagoa da.