Ascomycota Fungi erreinuko eta Dikarya azpierreinuko filum bat da. Talde honetako espezieak sexualki ugaltzen direnean, espora higiezinak ekoizten dituzte asku deritzon zelula berezi mikroskopikoetan (grezieraz: askos, "zakua" edo "zahagia"). Espora hauei askospora deritze. Hala ere, Ascomycota taldeko espezie batzuk ez dira modu sexualean ugaltzen eta ez dute asku edo askosporarik sortzen. Espezie hauek Ascomycota taldean sartu badira, antzekotasun morfologiko eta fisiologioetan eta, batez ere, ADN sekuentzien alderaketan oinarrituta izan da[2][3].
Talde monofiletiko honek oso arrakastatsuak eta esanguratsuak diren hainbat organismo barne hartzen ditu. Askomikotak dira, besteak beste, karraspinak, boilurrak, okin-legamia eta likenik gehienak (azken hauei "askoliken" ere deitzen zaie). Landareentzat patogenoak diren hainbat onddo ere Ascomycota taldekoak dira: sagarraren zigarra, ainoa, oidioa... Laborategietan ere, genetikako eta biologia zelularreko esperimentuak egiteko, oso erabiliak dira talde honetako hainbat espezie, hala nola Sordaria fimicola, Neurospora crassa eta zenbait legamia. Antibiotikoen industrian eta gaztagintzan askomikotoak diren Penicillium generoko espezieak erabiltzen dira. Azken aldiko ikerketa filogenetikoak egin baino lehen, Penicillium taldekoak Deuteromycota izeneko filum artifizial batean sailkatuta zeuden.
Iraganean, Fungi erreinua ondo ezagutzen ez zenean, askomikotak klasetzat hartzen ziren, ez filumtzat. Talde honi jatorriz eman zitzaion terminoa "askomizeteak" izan zen, 1800. urte inguruan, askuak zituzten espezieak (likenak salbu) biltzen zituen taxon gisa. Laster likenak ere sartu ziren talde honetan, eta askomizete termino estandarra bihurtu zen, klase mailan, askuak zituzten espezie guztientzako, "Basidiomycetes" terminoa basidioak zituzten onddoentzat erabili zen modu berean. Gero, taldea mailaz igo zen, eta azkenerako, Ascomycota bilakatu zen. Orain Ascomycota eta Basidiomycota filumek Dikarya azpierreinua osatzen dute. Hala ere, oraindik ere askomizete hitza erruz erabiltzen da.
Talde hau 3 azpifilumez osaturik dago:
Ascomycota Fungi erreinuko eta Dikarya azpierreinuko filum bat da. Talde honetako espezieak sexualki ugaltzen direnean, espora higiezinak ekoizten dituzte asku deritzon zelula berezi mikroskopikoetan (grezieraz: askos, "zakua" edo "zahagia"). Espora hauei askospora deritze. Hala ere, Ascomycota taldeko espezie batzuk ez dira modu sexualean ugaltzen eta ez dute asku edo askosporarik sortzen. Espezie hauek Ascomycota taldean sartu badira, antzekotasun morfologiko eta fisiologioetan eta, batez ere, ADN sekuentzien alderaketan oinarrituta izan da.