Txikoria-belarra, txikoria-orikatxa[1], sorgin-belarra [2], ahuntz-kornoa[3] edo mando-belarra[4] (Taraxacum officinale) Asteraceae familiako landare belarkara da. Martxotik urrira loratzen da. Askotan belar txartzat hartzen bada ere, landare honen hostoak jangarriak dira eta entsaladan zein beste barazkiekin egosita jan daitezke.[5] Dituen bertute medizinalak aspaldidanik ezagutzen dira. Erleek asko atsegin dute nektar ugari ematen duelako.
Landare bizikorra da, 5 eta 40 cm artekoa. Oinaldean hostoen erroseta du. Hostoak luzangak dira eta ia osoak izatetik oso zatikatuta izan daitezke, ertza arotzaren zerra baten modukoa dutela. Loreak horiak dira eta kapitulu bakartietan hazten dira. Lore guztiak liguladunak dira. Forma desberdin ugaritan agertzen den arren, garai edo baxu, hosto estu edo dentso eta fruitu zuri, gorri edo grisekin, ezinezkoa da beste batekin nahastea.
Belardiak, basoak eta leku belartsuak.
Eurasiar jatorrikoa bada ere, gaur egun Ipar Amerika, Hegoafrika, Hego Amerika, Zeelanda Berria, Australia eta Indian bertakoturik dago eta leku askotan inbaditzailetzat jotzen da [6]
Goian Infloreszentzia, behean Papusa.
Lorea Infloreszentzian eta lore azpian txikoria-belarra.
Txikoria-belarra, txikoria-orikatxa, sorgin-belarra , ahuntz-kornoa edo mando-belarra (Taraxacum officinale) Asteraceae familiako landare belarkara da. Martxotik urrira loratzen da. Askotan belar txartzat hartzen bada ere, landare honen hostoak jangarriak dira eta entsaladan zein beste barazkiekin egosita jan daitezke. Dituen bertute medizinalak aspaldidanik ezagutzen dira. Erleek asko atsegin dute nektar ugari ematen duelako.