Perissodatyla (grezieraz behatz ugari) hanketako behatz bakoitiak dituzten ugaztun taldea dira. Zaldiak, errinozeroak eta tapirrak talde honetakoak dira. Artiodactylarekin alderatuta, behatz kopuruaz gain, urdaila askoz sinpleagoa dute eta zelulosa hesteetan digeritzen dute.
Lehen perisodaktiloak Paleozeno aroaren azkenaldean, orain 55 milioi urte inguru agertu zirela uste da. Horietako asko desagertuak dira gaur egun. Bizirik iraun dutenak hiru familiatan biltzen dira: ekidoak, tapiridoak eta errinozerontidoak. Ezaugarri bertsuak dituzte denek: behatz kopuru bakoitia, tapirrak izan ezik (lau behatz aurreko hanketan), erdiko behatza besteak baino sendoagoa, hagin luze sendoak eta digestio aparatua hostoak eta adar gogorrak txikitzeko eta digeritzeko egokitua, elikatzeko eraz belarjaleak baitira. Elikatzeko erak, eta beren buruak etsaiengandik babestu beharrak gorputzeko zenbait atal eta gorputza bera horretarako hobekien egokitzera eraman ditu (hankak eta lepoa luzatu, beren burua babesteko mutur gaineko adarra, etab.). Bizirik geratu diren perisodaktiloak, zaldia kontuan izanez gero, mundu guztian zabalduak daude, baina errinozeroa Asian eta Afrikan soilik bizi da eta tapirrak Hego Ameriketan eta Asiako hego-ekialdean soilik.