Ugaztunak (Mammalia) animalia ornodunen klase bat dira. Amniota endotermikoz osatutako klado bat da, narrastiengandik (hegaztiak barne) desberdintzen dira neokortexa, ilea, hiru hezurtxo belarrian eta ugatzak dituztelako. Eme guztiek euren kumeak esnearekin elikatzen dituzte, ugatz horietatik ekoitzia.
Ugaztuna da lurreko animaliarik handiena, balea urdina. Ugaztun lurtar gehienak lau-hankakoak dira, baina batzuek adaptazioak garatu dituzte itsasoan, airean, zuhaitzetan, lur azpian edo bi hanken gainean ibiltzeko. Ugaztunen arteko talderik handiena, Placentalia, karenadun animaliez osatuta dago, euren umekia haurdunaldian zehar elikatzeko aukera ematen diena. Ugaztunik txikiena Craseonycteris thonglongyai da, 30-40 milimetrokoa, eta handiena balea urdina, 30 metrorekin. Arrautzak erruten dituzten bost Monotrematak kenduta, beste ugaztun guztiek erditzen dute. Ugaztunen sei ordenarik handienak Placentalia taldekoak dira. Ugaztunen ordenarik handiena karraskariena da, saguzar eta Soricomorpha ordenek jarraitua. Hurrengo hiru talderik handienak erabiltzen den sailkapenaren araberakoak dira: primateak (tximinoak, lemurrak eta gizakiak barne), Cetartiodactyla (zetazeoak eta artiodaktiloak) eta Carnivora (katuak, txakurrak, fokak...).
Taxoi monofiletiko bat da, hau da, taldean dauden guztiek arbaso komun bakarra dute. Arbaso hau Triasikoan bizi izan zen, orain dela 200 milioi urte. Sinapsidoen kladoaren barruan daude, desagertutako pelikosaurio eta zinodontoekin batera. Gaur egungo terapsidoak Mesozoikoaren hasieran banatu ziren. Ordena gehienak Paleogenoan eta Neogenoak sortu ziren, Kretazeo-Tertziarioko iraungipen masiboaren ostean dinosauroak desagertu zirenean, eta Lurreko animalia dominanteak izan dira azken 66 milioi urtetan zehar.
Ugaztun gehienak inteligenteak dira, batzuek garun handia dute, autokonszientzia dute eta tresnak erabiltzen dituzte. Ugaztun askok komunikazioa egin dezakete bide ezberdinetatik, izan ultrasoinu, eremua markatzen, alarma mezuen bidez, abeste edo ekolokazio bidez. Ugaztunek antolaketa oso ezberdinak dituzte, hala nola fisio-fusio gizarteak, harenak eta hierarkiak, baina izan daitezke ere bakarti eta territorialak. Ugaztun gehienek poliginia praktikatzen dute, baina badira ere monogamo eta poliandrikoak.
Nahiz eta espezie-kopurua erlatiboki txikia izan (4.100 espezie bizi), ugaztunen taldea oso anitza da, heren bat inguru karraskariak badira ere. Tamainari begira, satitsu nanoaren 2 g.tatik balea urdinaren 34 m luze eta 150 tonatara ailega daitezke. Hiru talde nagusitan sailkatu dira: prototerio edo monotrematuak, metaterio edo martsupialioak, eta euterio edo plazentalioak. Jatorriz, baina, lerro filogenetiko bitan zehar garatu direla uste da, eta horregatik martsupialio eta plazentalioekin batera, terioen taldea eratu ohi da[1].
Prototerioak ugaztun oso primitiboak dira, narrastien berezitasun batzuk gorde dituztenak, esate baterako, obiparoak dira eta kloaka dute. Emeen esne-guruin tubularrek ez dute titirik eratzen, eta kumeek ez dute esnea edoskitzen, mihiztatzen baizik. Ekidna eta ornitorrinkoa dira egun bizi diren monotrematu bakarrak, Australia eta Ginea Berrian banatuta daudelarik.
Metaterioak 240 espezie inguru dira. Kumeak garapenaren oso fase goiztiarrean jaio dira, sabelaldia laburra baita, eta hazkundea amaren titietara atxikita amaitzen dute, martsupio izeneko poltsa dermikoaren barruan. Talde hau Australian loratu da. Adibidez, kanguruak, walabia, wonbat eta koala dira martsupialio.
Euterio edo ugaztun plazentalioen sabelaldia erlatiboki luzea da, eta kumeak utero barruan garatzen dira, nahikoa itxuratuta jaio direlarik. Badaude bestelako irizpide taxonomikoak euterioen taldea karakterizatzeko, baina, oso formalak dira eta sailkapenari begira ezarriak. Nolanahi, euterioek lau aldaketa-multzo independente aurkezten dituzte ugaztun primitiboekiko.
Euterioen artean ondoko ordenak bereizi dira: intsektiboroak (satitsua, satorra, trikua; 400 bat espezie), dermopteroak (2 espezie: lemur hegalariak), kiropteroak (1.200etik gora espezie: saguzarrak), primateak (350 espezie: lemurrak eta tximinoak), edentatuak (31 espezie: nagia, tatuna, hartz inurrijalea), folidotoak (8 espezie: pangolina), lagomorfoak (100 bat espezie: untxia eta erbia), karraskariak (2.300 espezie inguru: sagutxoa, sagua, urtxintxa, kastorea, marmota, arantzurdea), hirakoideoak (11 espezie: damana), proboszideoak (2 espezie: elefantea), sirenioak (5 espezie: manatia, dugonga), tubulidentatuak (espezie bakarra: urde inurrijalea), perisodaktiloak (16 espezie: zaldi-behorrak, zebra, tapirra, errinozeroa, astoa), artiodaktiloak (171 espezie: zerria, basurdea, gamelua, jirafa, antilopeak, oreina, behi-zezenak, ardi-ahariak, hipopotamoa), karniboroak (253 espezie: katua, zakurra, hartza, lehoia, azeria, erbinudea, panda), pinipedioak (31 espezie: mortsa, foka, otarioa), eta zetazeoak (84 espezie: izurdea, balea, kaxalotea).
Ugaztunen klasea talde monofiletikoa da bere kide guztiek esklusiboak diren hainbat aldaera ebolutibo partekatzen dituztelako (sinapomorfiak). Hauek dira horien zerrenda bat:
Ugaztunek baino ez duten egituren artean belarriko hezurrak aurki daitezke: mailua, estribua eta ingudea.[2][3] Belarriaren barruan daude eta aurkitzen duten bibrazioa tinpanoaren aurka igarotzen dute, barne belarrira helaraziz.
Bere jatorriaren arabera hezur hauen eboluzioa ezagutu daiteke: estriboa lehenago hiomandibularra zen, arrainetan behe baraileko atala eta gainontzeko ornodunetan modiolren parte da.[4]
Ingudea eta mailua hezur karratutik eta hezur artikularretik datoz. Mintz tinpanikoa hezur tinpanikotik garatu da. Beste ornodunetan bi hezur hauek artikulazio tenporomandibularra osatzen dute. Ugaztunetan kumekiaren garapenean hezur dentario eta eskuamosaletik sortzen da artikulazio hau.[4]
Ilez osaturiko kanpo larrua ugaztunen ezaugarri garrantzitsuen artean dago. Baleak bezalako espezie batzuek ilerik ez badute ere enbrioik diren bitartean ilearen hazkuntza izaten dute. Espezie gehienak hala ere ilez estaliak daude bizitza osoan zehar. Ileak batez ere keratina izeneko proteinaz osaturik daude.[5] Ilearen funtzioak anitzak dira:
Ugaztun gehienak heterodontoak dira, hau da, hortz mota bat baino gehiago dituzte.[4] Lau hortz mota dituzte: ebakortzak, aurrean egoten direnak, letaginak, haginaurrekoak eta haginak. Mota bakoitzetik dauden hortz kopuruak hortzeria-formulan zehazten dira.[4] Hortzeri heterodonto hau garrantztisua da homodontak diren narrastiengandik bereizteko eta fosilen sailkapenean ere garrantzitsua da. Ugaztun gehienak, gainera difiodontoak dira, hau da, txikitan duten hortzeria gero aldatzen da.[4] Lehenengo esne-hortzak agertzen dira eta hauek betiereko hortzeriagatik aldatzen da. Haginak, hala ere, ez dira aldatzen, hauek betiko hortzeriarekin batera agertzen baitira.
Espezie askok goiko eta beheko hortz kopuru ezberdina dute. Antzinako martsupialek 5/4-1/1-3/3-4/4 hortzeria formula zuten, 50 bat hortzekin guztira. Gaur egun 40 eta 50 artean izaten dira gehienetan, karenadunetan baino askoz gehiago.[14]
Hortzeri-formula 3.1.4.3 3.1.4.3Horrelako formula oraindik-orain aurki daiteke hainbat espezietan baina gehienek hau murriztu dute eta hortzeria espezializatu bat dute. Pangolina bezalako espezi batzuek ez dute hortz bat bere ere.[16] Kontrako kasua, hau da, hortz gehiago edukitzea Priodontes maximus armadillo erraldoian baino ez da gertatu, 100 hortzekin. Odontozetoek kasu berezia dute, orain hagin guztiak berdinak dituztelako eta horietako batzuek, batez ere izurdeengain 260 arte dituzte.[17]
Kladograma honetan ugaztunak (letra beltzaz) agertzen dira, euren arteko erlazioa erakutsiz. Gainera beste ornodun lurtiar batzuekin duten harremana ere agertzen da (letra xehez).
TetrapodaSauropsida (apoarmatu, krokodilo, dinosauro, hegaztiak)
Monotremata (ornitorrinko, ekidnak)
Afrotheria (elefante, manatiak, damanak...)
Xenarthra (armadiloak...)
Laurasiatheria (behiak, txakurrak, txerriak, baleak...)
Euarchontoglires (karraskariak, untxiak, gizakia...)