Vibrio generoa bakterio Gram negatiboz osatuta dago, kakotx itxura dutenak (bazilo okerrak). Anaerobio fakultatiboak dira eta flageloen bitartez mugitzen dira. Ez dute esporarik sortzen.
Genero honetan 20 espezie baino gehiago daude, gehienak uretan bizi direnak (ur gazitan zein gezetan). Espezie eta serotipo gehienak saprofito ez-kaltegarriak badira ere, Vibrio batzuk lehen mailako patogenoak dira: Vibrio cholerae (koleraren eragilea), Vibrio parahaemolyticus eta Vibrio vulnificus dira esanguratsuenak.
Vibrioen ezaugarri biokimiko nagusiak honako hauek dira:
Laborategian hazteko medio hautakorrak erabiltzen dira. Medio hauek gatz konzentrazio handiak dituzte (Vibrio halofiloa baita) eta pH alkalinoa (7,5-9). Mikrobioak ez ditu eskaera nutritibo zorrotzak, ondo haziz hazkuntza-inguru arruntetan.
Vibrio patogenoek hesteetako gaixotasunak eragiten dituzte, batzuetan oso larriak. Gaitz hauek aho-bidetik harrapatzen dira, bakterioz kutsatutako ur eta janariak irensterakoan.
Patogeno garrantzitsuenak honako hauek dira:
Vibrio generoa bakterio Gram negatiboz osatuta dago, kakotx itxura dutenak (bazilo okerrak). Anaerobio fakultatiboak dira eta flageloen bitartez mugitzen dira. Ez dute esporarik sortzen.
Genero honetan 20 espezie baino gehiago daude, gehienak uretan bizi direnak (ur gazitan zein gezetan). Espezie eta serotipo gehienak saprofito ez-kaltegarriak badira ere, Vibrio batzuk lehen mailako patogenoak dira: Vibrio cholerae (koleraren eragilea), Vibrio parahaemolyticus eta Vibrio vulnificus dira esanguratsuenak.
Vibrioen ezaugarri biokimiko nagusiak honako hauek dira:
anaerobio fakultatiboak: O/H: (+/+) oxidasa (+) katalasa (+) glukosa hartzitzen dute gasik sortu gabe ureasa (-) indol (+)Laborategian hazteko medio hautakorrak erabiltzen dira. Medio hauek gatz konzentrazio handiak dituzte (Vibrio halofiloa baita) eta pH alkalinoa (7,5-9). Mikrobioak ez ditu eskaera nutritibo zorrotzak, ondo haziz hazkuntza-inguru arruntetan.