Arabazozo pikarta (Sturnus vulgaris) sturnidae familiako hegazti paseriformea da, Eurasia eta mendebaldeko Asiako eskualde epeletan bizi dena.[1] Batez ere Europa erdi eta iparraldean kumatzen duen espeziea da. Euskal Herria da bere distribuzio-eremuaren muga. Neguan ugaritu egiten da populazioa, Europatik jaisten diren hegaztien etorrerarekin. Oro har, esan daiteke Euskal Herriko kostaldeko lurraldeetan arruntagoa dela Araba-Nafarroan baino. Aldiz, Araba-Nafarroan arruntagoa da arabazozo beltza (Sturnus unicolor), kostaldean gutxiago ikusten dena.[2]
Orban argiz apaindutako lumaje beltz diztiratsua eta moko horia izaten ditu ugal-sasoian. Hortik kanpo beltzagoa da, mokoa ere bai. Ornodun txiak eta fruituak jaten ditu eta habia zuhaitzetako zuletan egiten ditu. Lehen neguan bakarrik azaltzen Euskal Herrian, baina gaur egun oso zabalduta dago.[3] Talde oso handietan ibiltzen dira, baita hirietako zuhaitzetan ere. Taldeak antzematea oso erraza da, sortzen duten zalapartarengatik (txalo eginez gero momentuan isiltzen dira denak batera segundo batez), zuhaitz azpian sortzen den kaka-alfonbrarengatik, edo denak elkarrekin hegan benetako hodeiak osatzen dituztelako.
Arabazozo pikartak hainbat azpiespezie ditu[4]:
Euskaraz izenak beste aldaera batzuk jaso ditu: Arabazozo, Artxipote, Artxoxo, Auseta, Behor-txori, Dorrezozo, Gaztelazozo, Haragi-zozo, Kanpozozo, Kastillazozo, Larzozo, Naparzozo, Tordantxa, Tordokanpanario.[2]
Arabazozo pikarta (Sturnus vulgaris) sturnidae familiako hegazti paseriformea da, Eurasia eta mendebaldeko Asiako eskualde epeletan bizi dena. Batez ere Europa erdi eta iparraldean kumatzen duen espeziea da. Euskal Herria da bere distribuzio-eremuaren muga. Neguan ugaritu egiten da populazioa, Europatik jaisten diren hegaztien etorrerarekin. Oro har, esan daiteke Euskal Herriko kostaldeko lurraldeetan arruntagoa dela Araba-Nafarroan baino. Aldiz, Araba-Nafarroan arruntagoa da arabazozo beltza (Sturnus unicolor), kostaldean gutxiago ikusten dena.
Orban argiz apaindutako lumaje beltz diztiratsua eta moko horia izaten ditu ugal-sasoian. Hortik kanpo beltzagoa da, mokoa ere bai. Ornodun txiak eta fruituak jaten ditu eta habia zuhaitzetako zuletan egiten ditu. Lehen neguan bakarrik azaltzen Euskal Herrian, baina gaur egun oso zabalduta dago. Talde oso handietan ibiltzen dira, baita hirietako zuhaitzetan ere. Taldeak antzematea oso erraza da, sortzen duten zalapartarengatik (txalo eginez gero momentuan isiltzen dira denak batera segundo batez), zuhaitz azpian sortzen den kaka-alfonbrarengatik, edo denak elkarrekin hegan benetako hodeiak osatzen dituztelako.