Kristitin-sugeak (Crotalus durissus) oso pozointsuak diren Amerikako Crotalinae azpifamilia osatzen dute. Bi generokoak dira, Crotalus eta Sistrurus. Suge hauek bereizgararria den ezaugarri bat dute, begi bakoitzaren aurrean beroari sentsitiboa den sakonune bat du, sakokune horrek odol beroko animaliak bai egunez, bai gauez, aurkitzeko ahalmena ematen diote.
Badaude hogeita hamar espezie inguru eta beste subespezie asko. Izen hori jarri zaie, zeren eta mehatxatua sentitzen direnean, isatsean duten kriskitin edo kaskabiloa mugitzen baitute. Soinu horrekin ondoko animaliak hor arrisku bat dagoela ohartarazten dira.
Elikatzeko karraskari eta beste animalia txiki ehizatzen dituzte. Harrapatzeko bere letagin pozointsuak erabiltzen dituzte hozka egiten dutenean. Pozoinak oso azkar zorabiatu eta/edo akabatu egiten du ehizakia.Batzuetan, eta animalia handiagoak direnean, agudo hitzen ez direnez, bere atzetik ibiliko dira heldu arte.
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.