Usteltxa (Inula helenium) Elkartuen familiako belar landare handia da, sustrai sendo zaintsua eta zurtoin biribil iletsua duena. Zurtoinaren oinaldeko hostoak arrautza itxurakoak eta txortendunak izaten ditu; zurtoinaren goiko aldekoak, berriz, lantza itxurako zabalak eta txortengabeak. Eguzki-lorearen antzeko lorea du. Berez Asiakoa da, baina gaur egun mundu guztian zabaldua dago. Botikagintzan, batez ere, intsulina eta inulina (C6H12O6[C6H10O5]n) lortzeko erabiltzen da.[1]
Usteltxa (Inula helenium) Elkartuen familiako belar landare handia da, sustrai sendo zaintsua eta zurtoin biribil iletsua duena. Zurtoinaren oinaldeko hostoak arrautza itxurakoak eta txortendunak izaten ditu; zurtoinaren goiko aldekoak, berriz, lantza itxurako zabalak eta txortengabeak. Eguzki-lorearen antzeko lorea du. Berez Asiakoa da, baina gaur egun mundu guztian zabaldua dago. Botikagintzan, batez ere, intsulina eta inulina (C6H12O6[C6H10O5]n) lortzeko erabiltzen da.