dcsimg

Vibrio parahaemolyticus ( Basco )

fornecido por wikipedia EU

Vibrio parahaemolyticus Vibrio generoko bakterioa da, patogenoa, gastroenteritis bortitza eragiten duena. 1951an isolatu zuten lehenbizikoz mikrobiologo japoniarrek, eta digestio-aparatuko patogenoa zela frogatu. Itsastarra da. Bere izenak garbi adierazten du mikrobioa hau hemolitikoa dela, hots, eritrozitoak suntsitzen dituen toxina bat ekoizten duela [1]

Ezaugarriak

Kakotx itxurako bakterio Gram negatibo hau mugikorra da, eta halofiloa (ur gazietan bizi da). Anaerobio fakultatiboa da eta oxidasa (+). Ez du esporarik sortzen. Glukosa hartzitzen du gasik sortu gabe.

Bakterio hau laborategian isolatzeko hazkuntza-ingurune bereziak erabiltzen dira, oso gaziak eta alkalinoak.

Patogenia

Patogeno honek sortzen duen gastroenteritisa itsasoko arrain kutsatuak (batez ere, itsaskiak) jatean harrapatzen da. Arrain gordinak edo gutxi kozinatuak atsegin dituzte hainbat kultura gastronomikok, eta horrek Vibrio parahaemolyticusen infekzioa errazten du. Japonian, esaterako, oso hedatuta dago ohitura hori, eta bertan bakterio hori gastroenteritisaren eragile nagusia da [2].

Mikrobioak sortzen duen gastroenteritisa beherakoak, gorakoak, tripako mina eta sukarra eragiten ditu. Gaitza ez da -inondik inora- beste Vibrio batek (Vibrio cholerae) sortzen duenaren antzekoa, askoz arinagoa baizik. Egun gutxi batzuetan berez sendatu ohi da, eta gaixo gehienek -hidratazioaz gain- ez dute tratamendu farmakologiko berezirik hartu behar. [3].

Bakterioak sortutako janari-intoxikazioa prebenitzeko jan beharreko arraina ondo kozinatu behar da beti. Arrainaren izozketak ere patogenoa suntsitzen du.

Zaurien bidez infekzioak ere sor ditzake Vibrio parahaemolyticusek. Katrina urakanaren ostean zauriak zituzten eta ur kutsatuekin harremanetan egon ziren 22 pertsonak infekzioa harrapatu zuten.

Erreferentziak

  1. Y Miyamoto & al., (1969) In vitro hemolytic characteristic of Vibrio parahaemolyticus: its close correlation with human pathogenicity ; ncbi.nlm.nih.gov PMCren artikulua
  2. Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua:482 orr.
  3. Ryan KJ; Ray CG (editors). Sherris Medical Microbiology. 4th. McGraw Hill, 2004
(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
licença
cc-by-sa-3.0
direitos autorais
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visite a fonte
site do parceiro
wikipedia EU

Vibrio parahaemolyticus: Brief Summary ( Basco )

fornecido por wikipedia EU

Vibrio parahaemolyticus Vibrio generoko bakterioa da, patogenoa, gastroenteritis bortitza eragiten duena. 1951an isolatu zuten lehenbizikoz mikrobiologo japoniarrek, eta digestio-aparatuko patogenoa zela frogatu. Itsastarra da. Bere izenak garbi adierazten du mikrobioa hau hemolitikoa dela, hots, eritrozitoak suntsitzen dituen toxina bat ekoizten duela

licença
cc-by-sa-3.0
direitos autorais
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visite a fonte
site do parceiro
wikipedia EU