Su-elorria (Pyracantha coccinea) Rosaceae familiako eta Pyracantha generoko zuhaixka-landare bat da.
Cotoneaster generoaren itxura antzekoa du eta harekin nahastu daiteke, baina Pyracantha generoak hosto zorrotzak ditu eta arantzaduna da.
Zuhaixka iraunkorra edo erdi- iraunkorra, 1,5 eta 2 metroko altuera oro har, enborra gris-marroi kolorea, adar arantzadunak eta korapilatsuak. Hostoak larrukarak, peziolodunak eta gainaldea distiratsua.
Lore asko ditu, zuriak, horia argi, txikiak, lukuak, eta bost petalo biribil ditu . Fruitua uda bukaeratik udazkenera ateratzen da; kolore gorria, laranja edo horia eta udazkenean eta neguan ere adarrean jarraitzen dute. Propietate astringenteak ditu eta hegazti askoren janaria da; fruituak egosi daitezke, gelatinak eta marmeladak egiteko.
Europako hegoaldetik Asiako mendebaldera. Naturalizatu egin da eta munduko hainbat lekutan apaingarri moduan landatzen da. [3]
Max Joseph Roemerek Mespilusa deskribatu zuen, Familiarum Naturalium Regni Vegetabilis Monographicae liburuan , vol. 3, p. 219-220, 1847. [4]
Su-elorria (Pyracantha coccinea) Rosaceae familiako eta Pyracantha generoko zuhaixka-landare bat da.