dcsimg

Malba gorri ( Basch )

fornì da wikipedia EU

Malba gorria (Alcea rosea) Malvaceae familiako landare biurteroko bat da, zurtoin luze eta lore handi eta apaingarriengatik ezaguna. Gurutzatuek eraman omen zuten landare hau Erdi Aroan Europara, Txinatik, eta orain etxekotua dago, batez ere Mediterraneo arroan. Landa lorategietan erabiltzen den landarea da, dituen kolore biziko lore handiak direla-eta. Sendabelartzat hartzen da, bigungarri eta libragarri. Batzuetan hanturak kontrolatzeko erabiltzen da, baita ahoa irakuzteko ere oieko odoljarioa gelditzeko.

Ezaugarriak

Hosto galkorreko landarea da, gehienetan biurterokoa. Udaberri amaiera eta uda artean loratzen da, lore handi onil itxurakoak emanez. Loreak kolore askotakoak izan daitezke: zuriak, horiak, arrosak, gorrindolak, moreak, laranjak... ñabardura askorekin. Beltzak ere badira. Zurtoinak 1,5 - 2,5 metro izatera hazi daiteke.

Klima beroan udazkenean landatzen dira, bestela udaberrian. Sarri berez ugaltzen dira, udan garatzen duten hazi mordoa dela-eta. Lur aberatsak eta drainatuak maite ditu, ahal bada karetsuak. Ez ditu lur hezeak eta astunak onartzen. Egutera eta erdi-itzala maite ditu, haize gutxikoa.

Sarri herdoilak hartzen du.

Kanpo estekak

(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
licensa
cc-by-sa-3.0
drit d'autor
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visité la sorgiss
sit compagn
wikipedia EU

Malba gorri: Brief Summary ( Basch )