dcsimg

Pseudomonas aeruginosa ( Basque )

provided by wikipedia EU

Pseudomonas aeruginosa bakterio Gram negatiboa da, Pseudomonas generoko giza patogenorik garrantzitsuena. Bazilo itxura du eta mugikorra da.

Saprofito moduan bizi da lurrean zein uretan. Hala ere, mikrobio oportunista da, gaixo immunogutxituengan infekzio larriak eragiten dituena.

Mugikorra da, eta flagelo polar baten bidez higitzen da inguru likidoetan.

Elikagai-eskakizun sinpleak ditu eta konposatu organiko ugari erabili ahal ditu karbono eta energia-iturri gisa.

Bakterio honek bi pigmentu ekoizten ditu: pigmentu urdina (piozianina) eta pigmentu berdea (pioberdina). Piozianina toxikoa da beste bakterioentzat. Bakterio antzemateko, laborategian pigmentuen ekoizpena areagotzen duten hazkuntza-inguru bereziak erabiltzen dira ("King A" eta "King B" ezagunenak izanik).

Patogenia

Pertsona immunogutxituak infektatzen dituenean, Pseudomonas aeruginosa-k gaitz ugari sortzen du: gernu-aparatuarenak (zistitis), arnas aparatuarenak (pneumonia), infekzio orokorrak (septizemia), digestio-aparatuarenak (gastroenteritis), nerbio-aparatuarenak (meningitis), etab. Ohikoak dira mikrobio honen infekzioak erredura handiak jasan dituztenengan eta zauri infektatuak dauzkatenengan.

Klinika eta ospitaleetan etengabeko borroka dago bakterio honen aurka. Izan ere, ospitaleratuen artean Pseudomonas aeruginosa-k infektatuta dauden pertsona kopurua populazio orokorrean baino askoz handiagoa da. Esterilizazio kontrol zorrotzak ezarri behar dira ospitaleetan bakterio honen infekzioak saihesteko.

Infektatuen tratamendua ez da samurra, bakterioak erresistentzia garatu baitu antibiotiko askorekiko (plasmidoen bitartez hartutako erresistentzia da). Horregatik, tratamendua hasi aurretik antibiograma baten bitartez aztertu ohi da bakterioaren sentsibilitatea antibiotikoekiko. Sarritan terapia konbinatua erabiltzen da (bi edo hiru antibiotiko batera).

(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Pseudomonas aeruginosa: Brief Summary ( Basque )