Mesothelae Araneae (armiarma) azpiorden bat da. Arthrolycosidae eta Arthromygalidae familia desagertuak eta Liphistiidae familia biltzen ditu. Prosomaren alde bentralean bularhezur bat dute. Alde dortsalean plakak ditu eta opistosomako alde bentralekoko errenkadak erdialdean daude. Ez ditu pozoi guruinik. Bi birika pare dituzte.