dcsimg

Lo-belar ( basque )

fourni par wikipedia EU

Lo-belarra edo opio-belarra (Papaver somniferum) landare espezie bat da, mitxoletaren familiakoa, hainbat droga ekoizteko erabiltzen dena. Lo-belarretik sortzen dira opioa eta horren eratorriak: heroina, morfina, tebaina, kodeina, papaberina eta noskapina. Haziak jateko onak dira eta olio osasungarriak ekoizteko erabiltzen dira.

Ezaugarriak

Lo-belarra urteroko landarea da. Zurtoina 1,5 m luze izatera irits daiteke eta lore zuri handia du, baina lila kolorekoa ere izan daiteke eta erdialdea morea ere izan dezake. Kapsula handia eta biribila ekoizten du haziak gordetzeko.

Erabilera

Loreak apaingarri gisa erabiltzen dira.

Haziak sukaldaritzan erabiltzen dira, batez ere Europa ekialdean, ogiari eta opilei usaina emateko.

Ohiko sendabelarra da landatzen den herrialdeetan, batez ere bere eragin somniferoa dela-eta.

Heldu gabeko kapsulak ebakitzean lika esnekara jariatzen du. Lika edo latex hau opioa ekoizteko erabiltzen da, batez ere heroina moduan hartzeko. Opioak alkaloide ugari du, aktiboenak morfina eta kodeina izanik.

Ekoizpena

Badirudi antzinakoa dela mitxoletaren familiako espezie honen ekoizpena, Neolito garaitik herrixken inguruan landatzen baitzen. Belarraren eta haren eratorrien merkaturatze eta ekoizpena nazioartean arautua dago, 1921ean lehen aldiz opioaren nazioarteko biltzarrean eta 1961an drogei buruzko biltzarrean.

Afganistan bilakatu da munduko opio ekoizlerik handiena, talibanen erregimena erori ondoren, Ameriketako Estatu Batuek eta hauen aliatuak egindako gerrari esker. 2004an estatu horrek munduko kontsumoaren %75a hornitzen zuen. Lo-belarraren landaketa da lurralde txiro eta urrutikoetako nekazariek lortu dezaketen ogibide onuragarri bakarrenetakoa, ur gutxi eta zainketa urri behar baititu.

Ekoizpena Euskal Herrian

Euskal Herriari dagokioinez, lo-belarra Arabako eta Trebiñuko hainbat tokitan landatzen hasi zen XXI. mendearen hasieran, eta ekoizpena handitzen ari da. 2013. urtean Gasteizko udalerriaz gain, Trebiñu, Berantevilla, Langraiz Oka, Erriberabeitia, Armiñon eta Zanbranan lantzen zen[1].

 src=
Lo-belarraren landaketa bat Trebiñun.

Erreferentziak

  1. Mina arintzen duten loreak Berria . Noiz kontsultatua: 2014-07-01.

Ikus, gainera

(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
licence
cc-by-sa-3.0
droit d’auteur
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visiter la source
site partenaire
wikipedia EU

Lo-belar: Brief Summary ( basque )

fourni par wikipedia EU

Lo-belarra edo opio-belarra (Papaver somniferum) landare espezie bat da, mitxoletaren familiakoa, hainbat droga ekoizteko erabiltzen dena. Lo-belarretik sortzen dira opioa eta horren eratorriak: heroina, morfina, tebaina, kodeina, papaberina eta noskapina. Haziak jateko onak dira eta olio osasungarriak ekoizteko erabiltzen dira.

licence
cc-by-sa-3.0
droit d’auteur
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visiter la source
site partenaire
wikipedia EU