dcsimg

Txenada arrunt ( baski )

tarjonnut wikipedia EU

Txenada arrunta (Sterna hirundo) sternidae familiako hegazti zangaluzea da[1]. Europa, Asia eta Ipar Amerika ko eskualde azpiartiko eta epeletan bizi den hegazti hau urtero eskualde tropikaletara migratzen da neguan. Bizkaieraz Gabai esaten zaio[2].

Bizkarralde hauskara eta azpialde zuria ditu, kaio eta antxeten antzera. Buruaren gainaldea beltza du eta moko zorrotza eta hankak gorri kolore bizikoak. 31-35 zentimetrotako luzera du, hauetatik 7 zentimetro buztanak hartzen ditu. Hegoak oso luzeak ditu, 77-98 zentimetroko hego-zabalera baitu.

Hegalari bikaina da. Ezagutzen diren migrazio bidai luzeenak txenadek egiten dituzte. Uda ipar-hemisferioko lurretan igarotzen dute, Kanadan, Europa iparraldean eta Siberian, besteak beste. Bertan izaten dituzte kumeak. Neguan hego hemisferiora jeisten dira, ia ia Antarktikaraino iristen direlarik.

Biziaren zatirik handiena itsaso zabalean igarotzen dutenez arrantzale bikainak ere badira. Airetik eraso bortitzak egiten dituzte eta itsasoan buzeatuz harrapatzan dituzte arrainak. Kumatze garaian molusko, krustazeo eta beste ornogabe batzuekin osatzen dute dieta.

Taxonomia

Txenada arruntak lau azpiespezie ditu:

  • Sterna hirundo hirundo (Linnaeus, 1758)
  • Sterna hirundo minussensis (Sushkin, 1925)
  • Sterna hirundo tibetana (Saunders, 1876)
  • Sterna hirundo longipennis (Nordmann, 1835)

Erreferentziak

  1. Olsen, Klaus Malling & Larsson, Hans (1995): Terns of Europe and North America. Christopher Helm, Londres. ISBN 0-7136-4056-1
  2. Gabai «[1]».

Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
lisenssi
cc-by-sa-3.0
tekijänoikeus
Wikipediako egileak eta editoreak
alkuperäinen
käy lähteessä
kumppanisivusto
wikipedia EU

Txenada arrunt: Brief Summary ( baski )

tarjonnut wikipedia EU

Txenada arrunta (Sterna hirundo) sternidae familiako hegazti zangaluzea da. Europa, Asia eta Ipar Amerika ko eskualde azpiartiko eta epeletan bizi den hegazti hau urtero eskualde tropikaletara migratzen da neguan. Bizkaieraz Gabai esaten zaio.