dcsimg

Mihi-arrain arrunt ( الباسكية )

المقدمة من wikipedia EU

Mihi-arrain arrunta (Solea solea) soleidae familiako arraina da, Mediterranear itsasoan eta iparraldeko Ozeano Atlantikoan bizi dena. Lenguadu izenaz ere ezagutzen da eta Bizkaian lenguado ere diote.[1].

Begi txikikoa, gorputzaren eskuinaldean ditu begiak. Ezaugarri hori esker, arean erdi ehortzia ehiza egiten du. Jaiotzean beste arrainek bezala dituzte begiak, baina zentimetro bat lortzean aldatzen dute. Luzera arrunta 70 zentimetrokoa da[2]. Itsas arrain zapal biribil luzarana, gorputza ezkata mehez estalia eta bi begiak alde batean dituena. Gaineko aldea beltz tantaduna izaten du, eta azpikoa berriz zurixka. Azpi haretsu edo harritsuetan ibiltzen da, dagoen tokitik asko mugitu gabe. Hegalak astinduz hondarrarekin altxatzen dituen harrapakin txikiak jaten ditu.[3]

Bere haragi preziatua dela eta, askotan erabili dute sukaldaritzan[4]. Honek ospea handia eman zion munduan zehar. Badaude beste arrain batzuk mihi-arrain izena dutenak; famatuena zapore eskasago duen Ozeano Bareko Microstomus pacificus da[5].

Banaketa

Erreferentziak

  1. Barrutia, Eneko (2003) «Arrainen izenak Bizkaian XX. mendean» (pdf) Zainak (Donostia: Eusko Ikaskuntza) (25) ISBN 8484198790 ISSN 1137-439X Bibcode: 1137-439X.
  2. Fish Base: Solea solea
  3. Lur entziklopedietatik hartua.
  4. Santa Monica Seafood
  5. Clover, Charles. 2004. "The End of the Line: How overfishing is changing the world and what we eat". Ebury Press, Londres. ISBN 0-09-189780-7
(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
ترخيص
cc-by-sa-3.0
حقوق النشر
Wikipediako egileak eta editoreak
النص الأصلي
زيارة المصدر
موقع الشريك
wikipedia EU

Mihi-arrain arrunt: Brief Summary ( الباسكية )

المقدمة من wikipedia EU

Mihi-arrain arrunta (Solea solea) soleidae familiako arraina da, Mediterranear itsasoan eta iparraldeko Ozeano Atlantikoan bizi dena. Lenguadu izenaz ere ezagutzen da eta Bizkaian lenguado ere diote..

Begi txikikoa, gorputzaren eskuinaldean ditu begiak. Ezaugarri hori esker, arean erdi ehortzia ehiza egiten du. Jaiotzean beste arrainek bezala dituzte begiak, baina zentimetro bat lortzean aldatzen dute. Luzera arrunta 70 zentimetrokoa da. Itsas arrain zapal biribil luzarana, gorputza ezkata mehez estalia eta bi begiak alde batean dituena. Gaineko aldea beltz tantaduna izaten du, eta azpikoa berriz zurixka. Azpi haretsu edo harritsuetan ibiltzen da, dagoen tokitik asko mugitu gabe. Hegalak astinduz hondarrarekin altxatzen dituen harrapakin txikiak jaten ditu.

Bere haragi preziatua dela eta, askotan erabili dute sukaldaritzan. Honek ospea handia eman zion munduan zehar. Badaude beste arrain batzuk mihi-arrain izena dutenak; famatuena zapore eskasago duen Ozeano Bareko Microstomus pacificus da.

ترخيص
cc-by-sa-3.0
حقوق النشر
Wikipediako egileak eta editoreak
النص الأصلي
زيارة المصدر
موقع الشريك
wikipedia EU