Biolazeoak (Violaceae) Malpighiales ordenako landare loredunen familia bat dira.[1] Viola generotik hartu du izena. Familia honetakoak dira, adibidez, bioleta eta pentsamenduak.
Violales ordenan sailkatuta agertzen zen, baina sailkapen berrietan Malpighiales ordenan sailkatu da. Hiru azpifamilia ditu: Violoideae, Leonioideae eta Fusispermoideae.
Generorik ezaguna, Viola, belarkara da, baina espezie gehienak zuhaixkak, lianak edo zuhaitz txikiak dira. Familia honek 800 bat espezie ditu, 21 generotan banatuak, eta ia mundu osoan hedatuta daude. Hosto bakunak, txandakatuak edo erroseta-formakoak dituzte. Loreak hermafroditak dira, gehienetan zigomorfoak, eta pentameroak.
Biolazeoak (Violaceae) Malpighiales ordenako landare loredunen familia bat dira. Viola generotik hartu du izena. Familia honetakoak dira, adibidez, bioleta eta pentsamenduak.