dcsimg
Image of Betula pendula subsp. pendula
Creatures » » Plants » » Dicotyledons » » Birch Family »

Common Birch

Betula pendula Roth

Urki dilindari ( Basque )

provided by wikipedia EU

Urki dilindaria edo, batzuetan, urki zilarkara (Betula pendula, sin. Betula verrucosa) urkien (Betula) generoko hosto galkorreko zuhaitza da. Europan hedatuen den espeziea da, batez ere iparraldean, nahiz eta hegoaldeko mendialdean ere ageri.

Asia iparraldeko Betula platyphylla eta Asia erdialdeko Betula szechuanica hurbileko senideak dira eta, horregatik, botanista batzuek Betula pendula espeziearen barietatetzat hartzen dute, B. pendula var. platyphylla eta B. pendula var. szechuanica hurrenez hurren.

Ezaugarriak

Hosto-erorkorreko zuhaitza da eta 25 metro garai izatera irits daiteke. Adaburu estua eta kono formakoa du, adar zintzilikariekin. Zurtoina zuzena da. Azala zuria du, eta zeharreko lentizela arreak ditu tarteka. Hostoak triangeluarrak, sinpleak, txandakatuak eta zintzilikariak dira, eta ertza zerraduna dute.

Udaberrian loratzen da urkia. Loreak gerbak dira. Fruituak uda-amaieran, edo udazken-hasieran heltzen dira.

Habitata

Zuhaitz heliofiloa da urkia; hau da, argitasun handira moldatuta dago. Lurzoru aske eta hareatsuetan bizi da.

Erabilerak

Sarri parke eta lorategietan erabiltzen da, hainbat kultibar apaingarri erabiliz:

  • Betula pendula 'Fastigiata', zutabe itxurako eitearekin (8-10 m)
  • Betula pendula 'Dalecarlica', eite luzekara eta oso dotorearekin, adaxka zintzilikariekin (8-10 m)
  • Betula pendula 'Tristis', indartsu eta bakarzalea, eite dotorearekin, bigarren mailako adar zintzilikariekin, gezi itxurako gailurrarekin (12 m)
  • Betula pendula 'Youngii', bakarzalea, adar guztiak zintzilikaria, ez du gezi itxurako gailurra
  • Betula pendula 'Purpurea', udaberrian hosto gorrindol iluna du, argiagoa udan eta gorria udazkenean (5-6 m)

Gainera, urkiak nitrogenoa ematen dio lurzoruari. Zenbait lekutan, lurra finkatzeko landatzen dira urkiak. Euskal Herrian, lursailen arteko mugarri izateko erabili izan dira, azala zuria dutenez beste zuhaitzen artean erraz erreparatzen direlako.

Propietate diuretikoak direla eta, hostoak sendabelar dira: hezueriaren eta artritisaren tratamenduetarako, esate baterako.

(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Urki dilindari: Brief Summary ( Basque )