dcsimg

Halobacterium ( الباسكية )

المقدمة من wikipedia EU

Halobacterium arkeobakterioen genero bat da, Halobacteriaceae familiakoa. Bere ezaugarririk nabarmenena mikrobio oso halofiloa izatea da, hots, bizitzeko gatzaren kontzentrazio oso handiak behar izatea. Mikrobio hauek ez dira hazten ingurugiroaren gatz-kontzentrazioa %10 baino txikiagoa denean [1], eta bere gatz-kontzentrazio optimoa %25ekoa da (horrek esan nahi du halofilo hertsiak direla).

Halobacterium itsasoko ura baino askoz gaziagoak diren ingurugiroak behar ditu bizitzeko. Laku oso gaziak (Itsaso Hila, Aintzira Gazi Handia...), gatzagak, oso gaziak diren elikagaiak.... dira arkeobakterio honek gehien maite dituen habitatak.

Gatz kontzentrazio hain handiak jasan ahal izateko Halobacterium-ek proteina bereziak ditu (bere entzimek ez dute lan egiten gatzarik gabe edo gatz gutxirekin). Bere horma zelularraren egitura sodio ioiek egonkortzen dute [2].

Aerobioak dira eta mugikorrak. Materia organikoaren (gehienbat, aminoazidoen) oxidazioa burutzen dute energia (ATP) lortzeko, baina espezie batzuk fotosintesi bereziren bat burutzeko gai dira, duten arrosa koloreko pigmentu bati esker (bakteriorrodopsina) [3].

Halobacterium mikrobio Gram negatiboa da, erdibiditzearen bidez ugaltzen dena. Espezie gehienek bazilo itxura dute, eta ez du esporarik sortzen [4].

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Ingraham, J. eta Ingraham, C. Introducción a la Microbiología vol. 1, Ed. Reverté, 268 orr.
  2. Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua:549-551 orr.
  3. Ingraham, J. eta Ingraham, C. Introducción a la Microbiología vol. 1, Ed. Reverté, 268 orr.
  4. Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua:549-551 orr.
(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
ترخيص
cc-by-sa-3.0
حقوق النشر
Wikipediako egileak eta editoreak
النص الأصلي
زيارة المصدر
موقع الشريك
wikipedia EU

Halobacterium: Brief Summary ( الباسكية )

المقدمة من wikipedia EU

Halobacterium arkeobakterioen genero bat da, Halobacteriaceae familiakoa. Bere ezaugarririk nabarmenena mikrobio oso halofiloa izatea da, hots, bizitzeko gatzaren kontzentrazio oso handiak behar izatea. Mikrobio hauek ez dira hazten ingurugiroaren gatz-kontzentrazioa %10 baino txikiagoa denean , eta bere gatz-kontzentrazio optimoa %25ekoa da (horrek esan nahi du halofilo hertsiak direla).

Halobacterium itsasoko ura baino askoz gaziagoak diren ingurugiroak behar ditu bizitzeko. Laku oso gaziak (Itsaso Hila, Aintzira Gazi Handia...), gatzagak, oso gaziak diren elikagaiak.... dira arkeobakterio honek gehien maite dituen habitatak.

Gatz kontzentrazio hain handiak jasan ahal izateko Halobacterium-ek proteina bereziak ditu (bere entzimek ez dute lan egiten gatzarik gabe edo gatz gutxirekin). Bere horma zelularraren egitura sodio ioiek egonkortzen dute .

Aerobioak dira eta mugikorrak. Materia organikoaren (gehienbat, aminoazidoen) oxidazioa burutzen dute energia (ATP) lortzeko, baina espezie batzuk fotosintesi bereziren bat burutzeko gai dira, duten arrosa koloreko pigmentu bati esker (bakteriorrodopsina) .

Halobacterium mikrobio Gram negatiboa da, erdibiditzearen bidez ugaltzen dena. Espezie gehienek bazilo itxura dute, eta ez du esporarik sortzen .

ترخيص
cc-by-sa-3.0
حقوق النشر
Wikipediako egileak eta editoreak
النص الأصلي
زيارة المصدر
موقع الشريك
wikipedia EU