Esfinge (Sphingidae) zenbait tximeleta handi kolore bizikori ematen zaien izena da. Burua eta gorputza iletsua dute. Badira gutxienez 13 mota.
Esfinge (Sphingidae) zenbait tximeleta handi kolore bizikori ematen zaien izena da. Burua eta gorputza iletsua dute. Badira gutxienez 13 mota.
Acherontia atropos. 13 cm inguru izaten da luze. Gaineko hegoak marroi ilunak, eta azpikoak horiak, zerrenda beltzekikoak, izaten ditu. Toraxaren gaineko aldean burezurraren antzeko irudi bat du, hori-beltza. Asian, Europan, Afrikan eta Ameriketan bizi da. Daphnis nerii. Hego berdeak dituen tximeleta handi iletsua, 10 cm inguru luze dena. Afrikako eta Mediterraneo inguruko lurraldeak ditu ohiko bizileku, baina urte beroetan Danimarkaraino eta Suediaraino ere igotzen da.