Muntiak (Muntiacus muntjak) Muntiacus generoko animalia da. Artiodaktiloen barruko Cervinae azpifamilia eta Cervidae familian sailkatuta dago.
Artiodaktiloen ordenako eta zerbidoen familiako hausnarkari txiki hau metro bete inguru luze eta 45 bat cm garai izaten da. Adarrak erdialderaino larruazal iledunez estaliak izaten ditu, motzak eta punta-kakodunak. Arrek letagin sendoa dute. Gaztaina koloreko arrea du ilea, sabelaldean zurixka. Haragi gihartsua eta aho-gozo onekoa du. Bakarka edo bikoteak osatuz bizi da. Bizi-eremuak Indiako, Nepalgo, Txinako eta Malaia Uhartediko baso hezeak ditu[3].
Muntiakak 15 azpiespezie ditu:
Muntiak (Muntiacus muntjak) Muntiacus generoko animalia da. Artiodaktiloen barruko Cervinae azpifamilia eta Cervidae familian sailkatuta dago.
Artiodaktiloen ordenako eta zerbidoen familiako hausnarkari txiki hau metro bete inguru luze eta 45 bat cm garai izaten da. Adarrak erdialderaino larruazal iledunez estaliak izaten ditu, motzak eta punta-kakodunak. Arrek letagin sendoa dute. Gaztaina koloreko arrea du ilea, sabelaldean zurixka. Haragi gihartsua eta aho-gozo onekoa du. Bakarka edo bikoteak osatuz bizi da. Bizi-eremuak Indiako, Nepalgo, Txinako eta Malaia Uhartediko baso hezeak ditu.