Ephemeroptera (antzinako grezieraz: εφημερος, ephemeros = "iraupen gutxiko" (hitzez hitz "egun batekoa"), πτερον, pteron = "hegoa", helduen bizi laburrari erreferentzia eginez), euskaraz efemeropteroak eta maiatz-euliak deituak[1], Pterygota azpiklasearen barneko intsektu ordena da. Gazte-formak (ninfak) ur gezatakoak dira, eta urte bat eta gehiago bizi daitezke. Imagoak, hegodunak eta gorputz hauskorrekoak, oso denbora laburrez bizi dira, ordu gutxi batzuk zenbaitetan[2]. Antzina palaeoptera talde parafiletikoaren barnean sartzen ziren, burruntzi eta sorgin-orratzekin batera.
Ephemeroptera (antzinako grezieraz: εφημερος, ephemeros = "iraupen gutxiko" (hitzez hitz "egun batekoa"), πτερον, pteron = "hegoa", helduen bizi laburrari erreferentzia eginez), euskaraz efemeropteroak eta maiatz-euliak deituak, Pterygota azpiklasearen barneko intsektu ordena da. Gazte-formak (ninfak) ur gezatakoak dira, eta urte bat eta gehiago bizi daitezke. Imagoak, hegodunak eta gorputz hauskorrekoak, oso denbora laburrez bizi dira, ordu gutxi batzuk zenbaitetan. Antzina palaeoptera talde parafiletikoaren barnean sartzen ziren, burruntzi eta sorgin-orratzekin batera.