dcsimg
Image of broadleaf woodsorrel
Creatures » » Plants » » Dicotyledons » » Wood Sorrel Family »

Broadleaf Woodsorrel

Oxalis latifolia Kunth

Barrabas-belar ( Basque )

provided by wikipedia EU

Barrabas-belarra (Oxalis latifolia) oxalidazeoen familiako espezie bat da, Mexikon, Ertamerikan eta Hego Amerikako eskualde batzuetan jatorria duena. Mingotsaren motakoa[1], lore arrosak ditu.

Izena

Antzeko landareak daudenez, nahiz eta izatez landare ezberdinak izan, Euskalkien arabera izen ezberdinak ditu: Iruorri mingotsa, basoetako mingotsa, mingotsa eta egun, hirustari eskualde askotan batik bat barrabas-belarra deitzen zaio.

Bizkaian Lekeitio-belarra moduan ezagutzen da eta Lekeition aldiz, Txomin-belarra bezala ezagutzen da.[2]

Ospe txarra

Nekazariet eta herrietako jendeek Barrabas-belarra belar txartzat du soro eta ortuetan. kalte latzena, hazitegi eta muintegietan eragiten du. Lurpeko erreboilatxoetatik egun gutxi batzuetan zabaldutako hiru-orri edo hirustek berehala itzalpean hartzen bai dituzte landaretxoak. Haziak emateko antzu, erreboilatxo horiek erruz ugaltzen ditu eta nolanahi zabaltzen dira edonon. Teknologia du bere alde: rotabatorrak, goldetu ondoren lurra txikitu, harrotu eta berdintzen duen makinak isilpean zabaltzen ditu eta lur sail osoan barreiatzeaz gain baita hurrengoan sartuko denera eraman ere.[3]

Alde ona

Bere alde ditu lorategietaraino eramateko adinako dotorezia eta izena ematen dion mingostasunaren iturria, azido oxalikoa, grekoz garratz, min, bixi... adierazten duen oxysetik datorrena.

Erreferentziak


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Barrabas-belar: Brief Summary ( Basque )

provided by wikipedia EU

Barrabas-belarra (Oxalis latifolia) oxalidazeoen familiako espezie bat da, Mexikon, Ertamerikan eta Hego Amerikako eskualde batzuetan jatorria duena. Mingotsaren motakoa, lore arrosak ditu.

license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU