dcsimg

Erythrina crista-galli ( баскиски )

добавил wikipedia EU

Erythrina crista-galli Faboideae azpifamiliako zuhaitza da, jatorriz Hego Amerikakoa dena. Zeibo eta Oilar-gandor gorri ere esaten zaio.

Hainbat izen ditu Hego Amerikako eskualdearen arabera: árbol del coral, bucaré, ceibo, ceíbo,[1] cachimbo, flor de coral, cockerel, pico de gallo, sananduva, seibo[1] edo seíbo.[1]

Argentinako ipar-ekialdean eta zentro-ekialdean erraz aurkitu daiteke zuhaitz hau, baita Boliviako ekialdean, Brasilgo hegoaldean, Paraguaiko toki askotan eta ia Uruguai osoan ere. Argentinan eta Uruguain zuhaitz eta lore nazionala da.

 src=
Zeibo zuhaitza (Erythrina crista-galli) Uiako mintegietako parkean, Donostian

Uliako Mintegietako parkean ale eder bat dago, Donostian. Gipuzkoan dagoen ale bakarra da.

Deskribapena

Toxikotasuna

Erythrina generoko espezieen airetiko zatiek alkaloideak eduki ditzakete, hala nola eritralina eta erisodina, horien irensteak osasun-arriskua dakar.[2]

Taxonomia

 src=
Zeibo loreak (Erythrina crista-galli) Uliako mintegietako parkean, Donostian.

Erythrina crista-galli Carlos Linnaeusek deskribatu zuen eta Mantissa Plantarum liburuan argitaratu zuen.[3]

Erythrina: izen arrunta grezieratik dator ερυθρος erythros = "gorri"

crista galli: Latinez "oilarraren gandor" esan nahi du.

Sinonimia
  • Erythrina falcata Benth.
  • Corallodendron falcatum (Benth.) Kuntze
  • Erythrina laurifolia Jacq.
  • Erythrina martii Colla
  • Corallodendron crista-galli (L.) Kuntze
  • Erythrina fasciculata Benth.
  • Erythrina laurifolia Jacq.
  • Erythrina pulcherrima Tod.
  • Erythrina mitragyna Andrews
  • Micropteryx crista-galli Walp.
  • Micropteryx fasciculata Walp.
  • Micropteryx laurifolia Walp.[4][5]
  1. a b c "Azaroaren 22, Lorearen Egun Nazionala, ceibo" Argentinako Hezkuntza Ministerioa.
  2. Elikagaien Segurtasunerako Europar Agintaritza (EFSA) (2012)
  3. www.tropicos.org: Erythrina crista-galli
  4. USDA, NRCS. 2005.
  5. METAFRO.

Erreferentziak

Bibliografia

  1. USDA, ARS, National Genetic Resources Program. GRIN. National Germplasm Resources Laboratory, Beltsville, Maryland. http://www.ars-grin.gov/cgi-bin/npgs/html/taxon.pl?15739 (2007-12-20)
(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
лиценца
cc-by-sa-3.0
авторски права
Wikipediako egileak eta editoreak
изворно
посети извор
соработничко мреж. место
wikipedia EU

Erythrina crista-galli: Brief Summary ( баскиски )

добавил wikipedia EU

Erythrina crista-galli Faboideae azpifamiliako zuhaitza da, jatorriz Hego Amerikakoa dena. Zeibo eta Oilar-gandor gorri ere esaten zaio.

Hainbat izen ditu Hego Amerikako eskualdearen arabera: árbol del coral, bucaré, ceibo, ceíbo, cachimbo, flor de coral, cockerel, pico de gallo, sananduva, seibo edo seíbo.

Argentinako ipar-ekialdean eta zentro-ekialdean erraz aurkitu daiteke zuhaitz hau, baita Boliviako ekialdean, Brasilgo hegoaldean, Paraguaiko toki askotan eta ia Uruguai osoan ere. Argentinan eta Uruguain zuhaitz eta lore nazionala da.

 src= Zeibo zuhaitza (Erythrina crista-galli) Uiako mintegietako parkean, Donostian

Uliako Mintegietako parkean ale eder bat dago, Donostian. Gipuzkoan dagoen ale bakarra da.

лиценца
cc-by-sa-3.0
авторски права
Wikipediako egileak eta editoreak
изворно
посети извор
соработничко мреж. место
wikipedia EU