dcsimg

Te (landarea) ( баскиски )

добавил wikipedia EU
Artikulu hau landareari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Te».
 src=
Camellia sinensis

Te (Camellia sinensis), Camellia generoko eta Theaceae familiako landarea.

Espezie honetako landareen hostoekin egiten da te-infusioa. Te zuria, berdea, beltza eta Oolong tea, denak egiten dira espezie honekin. Haien arteko aldea honetan datza: modu diferentean prozesatzen dira, eta oxidazio-maila desberdinetara heltzen dira.

Camellia izena Georg Kamel (1661–1706) jesuitarengandik datorkio. Farmazialaria ere bazen, eta misiolari gisa joan zen Filipinetara. Lineok Kamelen izena hautatu zuen 1753an genero honentzat, jesuitak botanikari egin zion ekarpena ohoratzeko. Sinensis hitzak, berriz, txinakoa esan nahi du latinez.

Lau barietate onartzen dira, eta horietatik C. sinensis sinensis barietatea eta C. sinensis assamica barietatea erabiltzen dira gehien tea egiteko.

Jatorriz, Txina kontinentalekoa eta Asiaren hego eta hego-ekialdekoa da espezie hau. Gaur egun, ordea, mundu osoko lurralde tropikal eta subtropikaletan landatzen da.

Zuhaixka hostoiraunkorra da, eta normalean ez zaio uzten 2 m-ko garaiera gainditzen; libre utziz gero, zuhaitz bihurtuko litzateke. Lore zuri-horixkak ditu (2,5-4 cm-koak), eta 7-8 petalo. Hostoak 4–15 cm luze eta 2–5 cm zabal izan ohi dira, eta berde kolore distiratsua izaten dute. Hosto jaioberriak argiagoak izaten dira, eta nahiago izaten dira tea egiteko. Hosto-adinaren araberakoa izaten da te-kalitatea, konposizio kimiko desberdina izaten baitute (hosto jaioberriek % 4 kafeina izan ohi dute). Kimua eta lehen bi edo hiru hostoak eskuz biltzen dira, astean behin edo bi astean behin.

Erreferentziak

Kanpo estekak

(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
лиценца
cc-by-sa-3.0
авторски права
Wikipediako egileak eta editoreak
изворно
посети извор
соработничко мреж. место
wikipedia EU

Te (landarea): Brief Summary ( баскиски )

добавил wikipedia EU
Artikulu hau landareari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Te».  src= Camellia sinensis