Tursiops Delphinidae familiako generoetako bat da. Orain-berriki arte, uste zen espezie bakarra zela, Tursiops truncatus; egindako analisi genetikoek, ordea, bi espezie identifikatu dituzte, eta Tursiops aduncus gehitu zaio espezieen zerrendari. Mundu osoko itsaso epeletan bizi dira. 2 eta 4 metro arteko luzera izan dezakete, eta 150 eta 650 kilogramo arteko pisua.