dcsimg

Berberia makakoa ( baski )

tarjonnut wikipedia EU

Berberia makakoa edo Gibraltarreko tximua (Macaca sylvanus), Mundu Zaharreko tximua da, eta gaur egun, Atlas mendietako zona konkretuetan eta Gibraltarreko haitzean, Iberiar penintsularen hegoaldean, bizi da. Gizakiaz gain, Europan askatasunean bizi den primate bakarra da, eta Asiatik kanpo bizi den Macaca generoaren animalia bakarra da.

Ezaugarriak

Tamaina txikiko lauoinekoa da, inoiz ez ditu 75 zentimetroko luzera eta 13 kilogramoko pisua gainditzen. Marroi-horixka koloreko ileaz estalita du gorputza, baita kasu batzuetan grisa ere. Aurpegia, oinak eta eskuak arrosa kolorekoak dira. Arrak, emeak baino handiagoak dira. Berberiako tximinoak egunezko animalia orojaleak dira, baso mixtoetan bizi dira, itsas mailatik 2.100 metroraino.

Habitat eta zabalpena

Gaur egun munduan 1200-2000 inguruko berberiar makako gelditzen dira. Espeziearen habitat nagusia Atlas mendietan dago. Egoera ahulean bezala sailkatuta dago. Afrikako iparraldean, orokorrean, piztia bezala dago ikusita, batez ere Islamaren aurreiritzien ondorioz zeren eta, Koranen jasotzen den bezala, tximuak beti mespretxuz tratatuak izan baitira. Bestealdetik animalien trafikatzaileek talde askorekin bukatu dute eta espeziaren etorkizuna arriskuan jarri dute.[1] Gizakien jasarkundetik kanpo, desforestazioa da espezieak pairatzen duen arazo nagusia.

Gibralatarren, bestetik, beste populazio finkoa dago baina han egoera oso desberdina da. Makakoak oso apreziatuak dira eta ia lurraldearen ikus ezofiziala dira. Inguru horretan jendearekin bizitzen ohitu dira eta herrian zehar problemarik gabe mugitzen dira, turistentzat benetako erreklamoa izanik. Multzo honen jatorria benetako misterioa da baina, itxura guztien arabera, berandu sartuak izan ziren nahiz eta espezie hau Pleistozenoan zenbait momentutan espeziea Europa osoan zabaldu izan;animalia hauen aztarnak, besteak beste, Alemanian eta Ingalaterran aurkitu izan dira. Makako hauen kopurua erabat jaitsi zen glaziazioen ondorioz. Iberiar Penintsulan 30.000 urte dira erabat desagertu zela. Gibraltarren, antza denez, domestikatuta itzuliko zen eta, gero, basatu egin zen. Dena dela, haien presentzia haitza ingelesen etorreraren aurrekoa da, hau da, 1704 baino aurrekoa. Gaur egun makako honen Gibraltarreko taldea, 300 animalien ingurukoa, Europako bakarra da.

Gibraltarreko kondaira

Barberiar makakoa Gibraltarreko ondarearen partea da gaur egun. Hasiera batean haien babesa eta mantenimendua Royal Navyren ardura zen. 1991an lan hori Gibraltarreko gobernuaren esku gelditu zen. Herriaren tradizioaren arabera, makakoak haitzan dauden bitartean hau britaniarren esku egongo da. Kondaira hori zela eta, Bigarren Mundu Gerran, alemaniarren eta espainiarren inbasioaren beldurrez Winston Churchill lehen ministroak Afrikatik eramandako animaliekin bertako populazioa indartzeko agindua eman zuen.

 src=
Gibraltarrreko makakoak jendearekin mugitzen ohituta daude.

Erreferentziak

Kanpo estekak

(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
lisenssi
cc-by-sa-3.0
tekijänoikeus
Wikipediako egileak eta editoreak
alkuperäinen
käy lähteessä
kumppanisivusto
wikipedia EU

Berberia makakoa: Brief Summary ( baski )

tarjonnut wikipedia EU

Berberia makakoa edo Gibraltarreko tximua (Macaca sylvanus), Mundu Zaharreko tximua da, eta gaur egun, Atlas mendietako zona konkretuetan eta Gibraltarreko haitzean, Iberiar penintsularen hegoaldean, bizi da. Gizakiaz gain, Europan askatasunean bizi den primate bakarra da, eta Asiatik kanpo bizi den Macaca generoaren animalia bakarra da.

lisenssi
cc-by-sa-3.0
tekijänoikeus
Wikipediako egileak eta editoreak
alkuperäinen
käy lähteessä
kumppanisivusto
wikipedia EU