Indiar otsoa (Canis lupus pallipes) otsoaren (Canis lupus) azpiespezie bat da; azpiespezietzat sailkatu zen 1931. urtean, William Henry Sykesen eskutik.
- Europar eta Ipar Amerikako otsoak baino txikiagoa da, 25-31,5 kilo inguru pisatzen du.
- Belarri handiak ditu gorputzaren beroa barreiatu ahal izateko, basamortuetan bizi diren animalien ezaugarri komuna.
Ugaztun eta hegazti txikiez elikatzen da, esaterako: arratoiak, katagorriak, mangostak, eperrak etab.
Otsoen taldeko bikote alfa edo menderatzailea da ugaltzen dena , ugalketa neguan ematen da. Eme menderatzaileak edo alfak 3-5 kume artean erditzen ditu, ta hauek 6 hilabetetan heldutasun sexuala lortzen dute.
Basamortuetako lur elkorretan zein baso hostotsuetan bizi daiteke.
Israeleko iparraldetik, Saudi Arabia, Afganistan, Turkia, Pakistan eta Iranetik zehar hedatzen da.
Indiar otsoa (Canis lupus pallipes) otsoaren (Canis lupus) azpiespezie bat da; azpiespezietzat sailkatu zen 1931. urtean, William Henry Sykesen eskutik.