Jak bat (Bos grunniens) tamaina handiko betabere iletsua da. Himalaia eta Asiako Erdialdekoko mendietan hedatuta dago. Tibeteko goi-ordokian, Mongoliako Iparraldean zein Errusian kokatzen da. Bada etxekotutako jaken populazio handi bat eta haiekin batera kaltebera egoeran dagoen jak basatien populazio txikiagoa.
Jakak dira altuera handienetan bizi daitezkeen betabereak.
Oro har internazionalki erabilitako jak hitza Tibeteraren གཡག་; (g.yag edo gyag ahoskatuta) hitzetik dator. Hala ere tibeteraz jak adiera soilik espeziearen emeak izendatzeko erabiltzen da. Arrak "dri" edo "nak" izendatzen dituzte. Euskaraz jak hitza ar eta emeak biak izendatzeko erabiltzen da.
Espezie basatia Bos mutus izendatzen da.
Zenbait adituek berriz esaten dute egokiagoa dela etxeko jaka Poephagus grunniens eta basatia Poephagus mutus bezala izendatzea.
Jakak Bos generoan kokatzen dira eta taxonomiari dagokionez etxeko behietatik zein behien arbasoak izan ziren uroetatik (Bos primigenius) nahiko gertu daude.
Animali mantsoa da, eta artilea, ile, haragi eta esnea eskaintzen ditu. Lehortutako bere gorotzak gainera erregai bezala erabiltzen dituzte bertakoek egurra eskasa den goi mendiko parajetan.
Etxekoa baino handiago eta sendoagoa da. Tibeten bakarrik bizi da eta desagertzeko zorian dago[1].
Ohikoak izan dira behi eta jaken arteko nahasketak. Haren ondorioz etxeko eta jak basatien arteko ezberdintasunak are handiagoak dira[2].