dcsimg

Primate ( Basco )

fornecido por wikipedia EU

Primateak ugaztun ordena bat da. Batez ere ingurune tropikaletan bizi dira, Homo sapiens izan ezik, hau kosmopolita baita. Autore ezberdinek espezie kopuru ezberdinak definitzen dituzte, eta ez dago akordio orokorrik taxonomiaren inguruan. Gutxienez 200 espezie definitzen dira, nahiz eta azkeneko urteetan 340tik gora sailkatu diren. Hau dela eta ugaztunen artean nahiko talde zabala da eta gehiago Euarchontaren barruan, non beste ordenek ez duten espezie bakar batzuk baino. Antza denez, Kretazeoaren bukaeran edo Paleozenoaren hasieran sortu zen talde gisa eta antzinako ugaztunen diseinua ez du gehiegi aldatu. Zuhaitzetan bizitzeko adaptazio ugari dituzte.

Ezaugarriak

Ezaugarri primitiboak

Ezaugarri primitiboak beste ugaztun talde batzuekin partekatzen dituztenak dira, hau da, denboran zehar mantendu dituztenak. Beste ezaugarri batzuk, ordea, ugaztun askok galdu dituzte, baina hegazti edo narrastietan agertzen dira. Honako hauek dira ezaugarri horiek:

Pentadaktilia
Primate guztiek 5 behatz dituzte. Ateles generoan eskuko erpurua barneraturik dago.
Plantigradoak
Primate guztiek (Erytrocebus patas ezik) oin osoa jartzen dute lurrean ibiltzerakoan.
Lepauztaia
Primate guztiek tetrapodoen aztarna den hezur hau daukate.
Kubitu eta erradio ez elkartuak
Honekin batera karpoak askeak dira, Tarsiusetan ezik, jauziak egiteko loturik daude eta.
Hortzeria ez espezializatua
Hortzeria heterodontoa, hau da, hagin mota ezberdinak (haginak, ebakortzak, letaginak...) agertzen dira. Gainera difiodontia ematen da, hau da, bizitzan zehar bi haginteria izatea. Ezaugarri hau beste animalia ordena batzuetan ere badago eta Triasikoan agertu zen.
Gibela
Lobulatua dute eta, gainera, behazun-besikula ere badute. Hestearen bukaeran itsua agertzen da.
Barrabilak
Abdomenaren kanpoaldean eta zakilaren atzealdean.

Berezko ezaugarriak

Ezaugarri anatomikoak

Hainbat dira primate guztiek dituzten berezko ezaugarri anatomikoak. Homo izan ezik, beste guztiek halluxa (behatz lodia) oinarekiko dibergentea dute. Australopithecusek ere horrela zuen. Grabitate zentroa atzealderantz dago eta horregatik primateen atseden posizioa eserita egotea da, ortogradismoranzko joera sortuz.

Hatz eta behatzetan azkazal lauak dituzte, gutxi batzuk kenduta. Horregatik gutxienez halluxeko azkazala laua izatea hartzen da irizpidetzat. Kalkaneoaren alde distalaren luzatze erlatiboa dago. Honek kuboideak eta astragaloak elkar uki dezaten eragozten du.

Ezaugarri sentsorialak

Begietako orbitak aurrealdean eta gertu dituzte; hori dela eta batez ere ikusmena erabiltzen duten izakiak direla esaten da. Entzumena ona da, ukimena oso ona eta usaimena nahiko txarra. Begietako orbitak hezurrez inguratuta daude (hau ere nagi eta tupaiatan agertzen da). Etmoides hezurra (orbiten artean dagoena) agerian dago. Entzumen besikula garatua, petrosoaren aldetik eraikitako zoruarekin. Petrosoa tenporaletik abiatuta eraikitzen da. Usaimena ez da espezializatua, lemuridoetan izan ezik, non ondo landua duten. Ukimena batez ere oin eta eskuetako gainazalean garatua dago eta Meissnerren gorputz izeneko zelula bereziak dituzte horretarako. Dermatoglifoak (edo behatz-markak) esku eta oinetan. Atelidaen isatsean ere agertzen dira; ezaugarri honek itsaskortasun handiagoa ematen du zuhaitzetan.

Nerbio-sistema

Neokortexa garatuta dago. Primate guztiek dute Sylviusen arteka (lobulu parietal eta tenporala bereizten dituena) eta fisura kalkarino trirradiatua, bi hemisferioen artean. Guztiek dute zuntz erretinofugalak ikusmen binokularrerako prestaturik. Beste ugaztun batzuetan hemisferio berera doazen zuntzak %10a diren bitartean primateetan %50era iristen dira, hiru dimentsiotan ikusteko gaitasun handiagoa lortuz. Primate guztien antzinako senidea koloreak desberdintzeko gai zen, baina gautiarrak diren askok galdu dute. Hala ere ezaugarri hau ez da primateetan bakarrik aurkitzen, nahiz eta homologoa izan daitekeen.

Gainera, burmuinaren tamaina erlatiboa beste edozein izaki bizidunena baino handiagoa da haurdunaldian.

Liseriketa-aparatua

Primateak orojaleak dira oinarrian, baina badira bakarrik landareak jaten dituztenak eta baita bakarrik animaliak jaten dituztenak ere, batez ere artropodoak. Dena dela, aukera zabalduena haragijale-frutajalea izatea da. Haginak multituberkulatuak dituzte eta premaxilarraren garapena urria da.

Ugalketa aparatua

Hainbat ezaugarrik ezberdintzen dituzte primateak beste ugaztun taldeetatik. Ezaugarri horietako bat titi gutxi edukitzea da, normalean bularraldean. Gehienetan pare bakarra dute, lemurido batzuetan 2-3 pare egon badaitezke ere, nahiz eta lehenengo parea bakarrik izan funtzionala. Aye-ayek pare bakarra du, baina iztaian. Zakila eskegita dago. Karedun gehienek bezala sinus urogenitalik ez dute. Espezie gehienek kume bakarra dute kumaldiko, nahiz eta familia batzuetan bi izatea ohikoena den. Umekiaren hazkuntza oso geldoa da eta behin erdituta ere besteetan baino geldoagoa da. Hala ere, gehiago bizi dira batez beste beste talde batzuk baino.

Jatorria

Hau da proposaturiko harremanen zuhaitz filogenetikoa:


Euarchontoglires Glires

Rodentia



Lagomorpha



Euarchonta

Scandentia




Dermoptera



Plesiadapiformes


Primates






Hedapena

Primateak batez ere ingurune tropikaletan bizi dira, Macaca espezie batzuk eta Homo sapiens alde batera utzita. Gehienek, gainera, zuhaitzak dauden lekuetan bizi behar dira, Gelada eta gizakia izan ezik, hori baita bizileku arruntena. Oso espezie gutxik dakite igeri egiten.

Sailkapena

 src=
lau Lorisidae ezberdinen aurpegia. Ohartu sudurraren egituraz, txakurren antzerako muturra dutela eta goiko ezpaina bi zatitan banatua dagoela.

Primateen sailkapena egiterako garaian irizpide ezberdinak erabil daitezke. Irizpide klasikoak bi talde egiten zituen, bata lemuretan zentraturik eta bestea gizakian. Lehenengo taldeari Prosimio izena jarri zitzaion eta Madagaskarren bizi diren lau lemuroide familiez gain galagoak, lorisak eta tarsiusak batzen zituen. Hauek guztiak txikiak dira, begi handiak dituzte eta burmuinaren tamaina erlatiboki txikiagoa dute. Beste taldea Anthropoidea zen, Amerika, Afrika eta Asian bizi diren beste tximino guztiak biltzen zituena.

Gaur egun ez da irizpide hori erabiltzen, baizik eta kladistikak ezarritakoak. Sailkapen berrian ezaugarri ebolutiboak hartzen dira kontuan. Ikuspegi honetatik, ezaugarri nagusiak sudurraren egiturarekin du harremana. Strepsirrhini azpiordeneko primateek bi barailak ez dituzte lotuak, goiko ezpaina moztua dute eta sudurreraino luzatzen da. Sudurra beti heze dago eta mutur batean dute, txakur edo katuek duten bezala. Talde honetan Prisimioetan sar daitezkeen guztiak daude, Tarsioidea izan ezik. Tarsioidea Haplorrini taldean sartzen da. Talde honetan gizakia ere badago, eta ez dute besteek duten sudur motaː sudurra lehorra da eta goiko ezpainak eta barailek jarraikortasuna dute alde batetik bestera.

Haplorrinoak, beren aldetik, hiru taldetan banatzen dira: aipatutako Tarsioidea infraordena, Platyrrhini infraordena (Mundu Berriko tximino izenarekin ere ezagutzen direnak) eta Catarrhini infraordena (Mundu Zaharreko tximino izenarekin ere ezagunak). Bi talde hauen arteko ezberdintasunak ere sudurraren egituran daude, baina desberdintzeko irizpide nagusia hauxe daː Platyrrhinik hiru aurreko hagin ditu eta Catarrhinik bi baino ez.

Zuhaitza

Zuhaitz filogenetikoa

Primates Strepsirrhini Lemuriformes Lemuroidea[1]

Lemuridae



Diademed Sifaka (Propithecus diadema).jpgIndriidae




Lepilemuridae




Dwarf Lemur.jpgCheirogaleidae



Lorisiformes

Loris tardigradus.jpgLorisidae



Greater Bush Baby.jpgGalagidae




Haplorrhini
Tarsiiformes

Spectral Tarsier.jpgTarsidae




Simiiformes Platirrhini[2]

Capuchin Costa Rica.jpgCebidae



Stavenn Aotus trivirgatus 00.jpgAotidae





WhiteFacedSaki.jpgPitheciidae



Alouatta-caraya ppia-m01b.jpgAtelidae




Catarrhini Cercopithecoidea

Mandril.jpgCercopithecinae



Colubusmonkey.JPGColobinae



Hominoidea

Weisshandgibbon tierpark berlin.jpgHylobatidae



Charles Darwin by Julia Margaret Cameron.jpgHominidae







Pisu erlatiboak

Espeziea Emea Arra Gorila 105 kg (231 lb) 205 kg (452 lb) Gizakia 62.5 kg (137.5 lb) 78.4 kg (172 lb) Patas tximinoa 5.5 kg (12 lb) 10 kg (22 lb) Tximino sudurluzea 9 kg (20 lb) 19 kg (42 lb) Titi 120 g (4.2 oz) 140 g (5 oz)

Erreferentziak


(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
licença
cc-by-sa-3.0
direitos autorais
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visite a fonte
site do parceiro
wikipedia EU

Primate: Brief Summary ( Basco )

fornecido por wikipedia EU

Primateak ugaztun ordena bat da. Batez ere ingurune tropikaletan bizi dira, Homo sapiens izan ezik, hau kosmopolita baita. Autore ezberdinek espezie kopuru ezberdinak definitzen dituzte, eta ez dago akordio orokorrik taxonomiaren inguruan. Gutxienez 200 espezie definitzen dira, nahiz eta azkeneko urteetan 340tik gora sailkatu diren. Hau dela eta ugaztunen artean nahiko talde zabala da eta gehiago Euarchontaren barruan, non beste ordenek ez duten espezie bakar batzuk baino. Antza denez, Kretazeoaren bukaeran edo Paleozenoaren hasieran sortu zen talde gisa eta antzinako ugaztunen diseinua ez du gehiegi aldatu. Zuhaitzetan bizitzeko adaptazio ugari dituzte.

licença
cc-by-sa-3.0
direitos autorais
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visite a fonte
site do parceiro
wikipedia EU