dcsimg

Erregaliz ( Basque )

provided by wikipedia EU
Artikulu hau landareari buruzkoa da; gozokia gaitzat duena beste hau da: «Makil-goxo (gozokia)»

Makilgoxoa edo erregaliza (Glycyrrhiza glabra) jatorriz Europa hegoaldekoa eta Asiako zenbait tokitakoa den zuhaixka lekaduna da. Euskarazko eta grezierazko hitzak osagai bertsuak ditu: glukurrhiza= rhiza, "sustrai" + glyk, "gozo".

Haren osagai bereizgarriena glizirrizina da eta azukre asko dauka (glukosa, sakarosa eta abar). Edulkoratzaile modura eta farmazian erabiltzen da, baita gozoki moduan ere.

 src=
Makilgoxoak: mastekatzeko erroak

Zurtoin zuzen adartsua du, eta hostoa ezpelaren itxurako orri txikiz osatua. Lorea sortan antolatua, hosto-oinaren gainaldean hazten dena eta kolorez arrosa du, eta fruitua leka egiturakoa. Berez ekialdean eta Europako hegoaldean hazten da, baina horietan bezalako klima ez den lurraldeetara ere ongi egokitzen da. Oso zain urrintsua du. Sortu eta hiru urtera, hostoak horitzen hasten zaizkionean, ateratzen da enborra. Gero zainak lehortzen uzten dira, eta edabe modura edo pastilak eginda hartzen da. Lasaigarria eta ultzerarentzat ona da.[1]

Erreferentziak

(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Erregaliz: Brief Summary ( Basque )

provided by wikipedia EU
Artikulu hau landareari buruzkoa da; gozokia gaitzat duena beste hau da: «Makil-goxo (gozokia)»

Makilgoxoa edo erregaliza (Glycyrrhiza glabra) jatorriz Europa hegoaldekoa eta Asiako zenbait tokitakoa den zuhaixka lekaduna da. Euskarazko eta grezierazko hitzak osagai bertsuak ditu: glukurrhiza= rhiza, "sustrai" + glyk, "gozo".

Haren osagai bereizgarriena glizirrizina da eta azukre asko dauka (glukosa, sakarosa eta abar). Edulkoratzaile modura eta farmazian erabiltzen da, baita gozoki moduan ere.

 src= Makilgoxoak: mastekatzeko erroak

Zurtoin zuzen adartsua du, eta hostoa ezpelaren itxurako orri txikiz osatua. Lorea sortan antolatua, hosto-oinaren gainaldean hazten dena eta kolorez arrosa du, eta fruitua leka egiturakoa. Berez ekialdean eta Europako hegoaldean hazten da, baina horietan bezalako klima ez den lurraldeetara ere ongi egokitzen da. Oso zain urrintsua du. Sortu eta hiru urtera, hostoak horitzen hasten zaizkionean, ateratzen da enborra. Gero zainak lehortzen uzten dira, eta edabe modura edo pastilak eginda hartzen da. Lasaigarria eta ultzerarentzat ona da.

license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU