Tetrapoda (grezieraz lau hanka) animalia ornodun klado bat da, lau adarrekin. Anfibio, narrasti, ugaztun eta hegaztiak tetrapodoak dira, baita sugeak edo hankarik gabeko anfibioak. Sarcopterigii taldetik eboluzionatu zuten Devoniar garaian.
Lau luzakin dituzten animalia ornodunez esaten da. Tetrapodoen luzakinak agerikoak edo atrofiatuak izan daitezke. Arrainak izan ezik gainerako ornodun guztiak dira tetrapodoak, anfibioak, narrastiak, hegaztiak eta ugaztunak alegia.[1]
Erroko tetrapodoak Tetrapodatik Dipnomorpha arrainetatik baino gertuago dauden animaliak dira, baina tetrapodoen koroa-taldea kenduta. Kladograma honek erroko tetrapodoen arteko harremana erakusten du[2].
Tetrapodoen koroa-taldea gaur egun bizirk dauden tetrapodo guztien (anfibio, narrasti, hegazti eta ugaztun) azken arbaso komunaren eta bere ondorengo guztiak biltzen dituen taldea da.
Talde honetan hainbat desagertutako tetrapodo sartzea edo ez gaur egungo anfibioek edo Lissamphibiaren arteko harremanak zehaztearen araberakoa da. Gaur egun hiru hipotesi nagusi daude Lissamphibiari dagokionez. Temnospondyli hipotesian (TH), lissanbifioak Temnospondyli dissorofoideekin harremanduta daude, eta honek temnospondiloak tetrapodoen barnean kokatzea ekarriko luke. Lepospondyli hipotesian (LH), lisanfibioak talde honen ahizpa-taxoia lirateke, lepospondiloak tetrapodo eginez eta temnospondiloak erroko tetarpodo eginez. Hipotesi polifiletikoan (PH) igelak eta uhandreak bere kabuz eboluzionatu zuten temnospondilo dissorofoideetatik eta Apoda taldea Microsauria taldeko lepospondiloengandik; azken honetan bai lepospondiloak bai temnospondiloak tetrapodo izango lirateke[3][4].
Hipotesi hau hainbat bariante kontuan hartuta egiten da, gehienetan lissanfibioak temnosponyli dissorofoideengandik etortzen direlarik, askota anfibamidae eta branchiosauridae aipatuz[5].
Temnospondyli hipotesia gaur egun babesle gehien dituena da, besteak beste Ruta et al (2003a,b), Ruta eta Coates (2007), Coates et al (2008), Sigurdsen eta Green (2011), eta Schoch (2013,2014)[6].
Kladograma honen jatorria Coates, Ruta eta Friedman (2008) da[7].
Tetrapoda koroa-taldea
Lissamphibia koroa taldea
Amniota koroa taldea
Kladograma hau Laurinen How Vertebrates Left the Water liburutik moldatu da[8]:
Stegocephalia ("Tetrapoda")Hipotesi honen arabera batrazioak (igelak eta uhandreak) temnospondilo dissoropfoideengatik eboluzionatu zuten, eta apodoak mikrosaurio lepospondiloetatik. Bi bariante daude, bata Carrollek eginekoa[9], eta bestea Andersonek[10].
Kladograma hau Schoch, Frobisch, (2009) lanetik moldatu da[11].
Tetrapodastem tetrapods
basal temnospondyls
Tetrapoda (grezieraz lau hanka) animalia ornodun klado bat da, lau adarrekin. Anfibio, narrasti, ugaztun eta hegaztiak tetrapodoak dira, baita sugeak edo hankarik gabeko anfibioak. Sarcopterigii taldetik eboluzionatu zuten Devoniar garaian.
Lau luzakin dituzten animalia ornodunez esaten da. Tetrapodoen luzakinak agerikoak edo atrofiatuak izan daitezke. Arrainak izan ezik gainerako ornodun guztiak dira tetrapodoak, anfibioak, narrastiak, hegaztiak eta ugaztunak alegia.