Zebra-muskuilua (Dreissena polymorpha) ur gezako molusku txiki bat da. Errusiako hego-ekialdeko aintziretan du jatorria,[1] eta lehenengoz Peter Simon Pallas alemaniar zoologoak deskribatu zuen, Ural, Volga eta Dnieper ibaietan. Gizakiak, nahi gabe, munduko beste toki askotara eraman du, eta espezie inbaditzaile bihurtu da.
Izena maskorrean dituzten marra txuri-beltzetatik datorkio, baina berez ez da muskuilua, Mytiloida ordenakoa.
Ibai nabigazioari esker hasi ziren hedatzen XIX. mendean, itsasontzien kroskoari itsasteko gaitasun handia baitute. Zebra muskuiluen larbak ere oso erraz zabaltzen dira.
Munduko toki askotan izurrite bilakatu da zebra-muskuilua, kolonizatutako tokietan arazo larriak gertatzen baitira. Larbek ugaritzeko eta tokiz aldatzeko gaitasun handia dute.
Zebra-muskuilua (Dreissena polymorpha) ur gezako molusku txiki bat da. Errusiako hego-ekialdeko aintziretan du jatorria, eta lehenengoz Peter Simon Pallas alemaniar zoologoak deskribatu zuen, Ural, Volga eta Dnieper ibaietan. Gizakiak, nahi gabe, munduko beste toki askotara eraman du, eta espezie inbaditzaile bihurtu da.
Izena maskorrean dituzten marra txuri-beltzetatik datorkio, baina berez ez da muskuilua, Mytiloida ordenakoa.