dcsimg

Tipula ( Basque )

provided by wikipedia EU

Tipula edo kipula (latinetik: cepula ("tipula txikia")), Allium cepa L., landare belarkara biurtekoa da, Alliaceae familiakoa (nahiz eta batzuetan Liliaceae familian sailkatu den). Bizi-zikloaren lehenengo urtean erraboila eratzen da eta bigarrenean loraketa gertatzen da. Tipularen erraboila landarearen hostoen oinalde lodituek eratzen dute, zeinean hosto bakoitzak geruza bat eratzen duen. Erraboiletik irteten dira hostoen luzapenak (filodioak), lurretik kanpo irteten direnak eta fotosintesia egiteaz arduratzen direnak.

Tipularen erraboila (berau ere "tipula" deitua) sukaldaritzan erabili da antzinatik. Asiaren ekialdean hasi zen hazten (Brontze Aroko Txinan aztarnak daude duela 7.000 urtekoak) eta Mediterraneo inguruan, antzinako egiptoarren artean erabiltzen zen[1]. Tipula jaki preziatua zen antzinatean ez bakarrik zaporeagatik, irauteko duen gaitasunagatik ere bai.

Tipula Euskal Herrian

 src=
Tipula izendatzeko moduak euskaraz, tokiko euskalkiak dokumentatu ahal izan diren eremuan.

Greziarrek eta erromatarrek zabaldu zuten tipula Europara. Erromatarrak ekarri zutelarik jaki hau Euskal Herrira, tipularen izen nagusiak latinezko forma baten maileguak dira euskaraz. Mendebaldean kipula esan ohi zaio, eta euskararen erdialdeko euskalkietan tipula. Zubereraz uñhu eta antzeko formak, frantsesezko oignon-ekin daude lotuak (ikus isoglosen mapa)[2].

Tipula eta begi sumindura

Tipula zatitzean, honen zelulak apurtzen dira, barruko entzimak askatuz. Euren artean aliinasak daude, aminoazido sulfoxidoak apurtzen dituztenak azido sulfenikoa eratuz. Hauek berehala sin-propanetial-S-oxido delako gas hegazkor bihurtzen dira. Gas honek begietako mukosaren urarekiko erreakzioan azido sulfurikoa eratzen du, begien sumindura berezia eragiten duena.

Erreferentziak

  1. «All About Onions» www.onions-usa.org . Noiz kontsultatua: 2018-04-25.
  2. «Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA)» (PDF), Euskaltzaindia, . Noiz kontsultatua: 2018-04-24.

Ikus, gainera

(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Tipula: Brief Summary ( Basque )

provided by wikipedia EU

Tipula edo kipula (latinetik: cepula ("tipula txikia")), Allium cepa L., landare belarkara biurtekoa da, Alliaceae familiakoa (nahiz eta batzuetan Liliaceae familian sailkatu den). Bizi-zikloaren lehenengo urtean erraboila eratzen da eta bigarrenean loraketa gertatzen da. Tipularen erraboila landarearen hostoen oinalde lodituek eratzen dute, zeinean hosto bakoitzak geruza bat eratzen duen. Erraboiletik irteten dira hostoen luzapenak (filodioak), lurretik kanpo irteten direnak eta fotosintesia egiteaz arduratzen direnak.

Tipularen erraboila (berau ere "tipula" deitua) sukaldaritzan erabili da antzinatik. Asiaren ekialdean hasi zen hazten (Brontze Aroko Txinan aztarnak daude duela 7.000 urtekoak) eta Mediterraneo inguruan, antzinako egiptoarren artean erabiltzen zen. Tipula jaki preziatua zen antzinatean ez bakarrik zaporeagatik, irauteko duen gaitasunagatik ere bai.

license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU